161. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Barasoaingo (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak 52/2026 Ebazpena eman zuen 2026ko abuztuaren 6an. Hona hemen:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpo izanen dela 2026ko abuztuaren 14tik 16ra bitartean, biak barne, eta ikusirik, orobat, eskuordetza egin bazion ere Alkatetzaren uztailaren 30eko 49/2026 Ebazpenaren bidez, Rafaél León Echaide lehen alkateordeari ezinezko zaiola eskuordetza bere gain hartzea, herritik kanpo izanen delako abuztuaren 14tik 16ra, bai eta Ana Lezáun Indurain bigarren alkateordeari ere, eskuordetza Hector Díez Gómez zinegotziari egiten zaio.

Kontuan harturik zer dagoen xedaturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, zeinaren arabera alkateordeei baitagokie alkatearen ordez jardutea haren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan badago, gaixorik badago edo bere eskudantziak betetzeko ezindurik badago,

EBATZI DUT:

1. Alkatetza honen eginkizun guztiak Héctor Díez Gómez zinegotziari eskuordetzea, 2026ko abuztuaren 14tik 16ra, biak barne.

2. Eskuordetza honen berri ematea Héctor Díez Gómezi, bai eta Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetza honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2610929