161. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

335E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Ezkabarteko udal plan orokorraren aldaketari buruz. Aldaketak 11. poligonoko 240. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Eusan, eta sustatzailea José Antonio Gorriz Idoate da.

Ezkabarteko Udalak aldaketa hori 2025eko abuztuaren 28an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan. Espedientearen parte dira planaren aldaketaren memoria eta agiri grafikoak.

Aldaketaren xedea da, Eusan, Ezkabarteko 11. poligonoko 240. katastro-lurzatia birsailkatzea, lurzoru urbanizaezinetik hiri-lurzoru finkatugabera aldatuta, eremu hori aldameneko hiri-lurzatiari (11. poligonoko 239. lurzatia) gehitzeko, etxebizitza bat eraiki ahal izateko.

Lurzoruaren birsailkapenak 204,67 metro karratuko esparru bati eragiten dio. Eusako herrigunetik hegoaldera dago, harekin mugan, eta hiri-lurzoruaren jarraipena da. Horrela, hiri-eremu homogeneoagoa lortuko da (ikus eranskin grafikoa). Malda ertaineko lursailak dira, haietan lorategi bat dago, eta, ingurumen balio aipagarririk identifikatu ez denez, ez da ingurumen ukipen nabarmenik aurreikusten.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Ezkabarteko udal plan orokorrean, 11. poligonoko 240. lurzatiaren eremuan (Eusa), egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Ezkabarteko udal plan orokorraren aldaketari buruz, ingurumenean eragin nabarmenik ez duela iritzita. Aldaketak 11. poligonoko 240. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Eusan, eta sustatzailea José Antonio Gorriz Idoate da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Ezkabarteko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

ERANSKIN GRAFIKOA

Urdinez marratuta, aldaketaren eremua ageri da, Ezkabarteko 11. poligonoko 240. lurzatian (Eusa).

Arrosa kolorez, hiri-lurzoru finkatuaren egungo muga ageri da

Iragarkiaren kodea: F2610672