1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen probaren behin betiko emaitzen aurka: deialdia, goi mailako teknikari zaharberritzaile lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 2168/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen, eta 2025eko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abuztuaren 22koan: deialdia, goi mailako teknikari zaharberritzaile lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko; zerrendetako bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea aldi baterako kontratazioetarako. 2026ko ekainaren 2an deialdi horren behin betiko emaitzak onetsi ziren, eta Susana Sánchez Martín andreak horien aurkako gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zuen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2026ko uztailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2610600