2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Lehendakaritzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honako honen bidez aditzera ematen da Steven Leiper Ocariz Izarbeibarko Mankomunitateko presidenteak 132/2026 Ebazpena eman duela, zeinaren bidez, absentzia dela-eta, Javier Nuin Lacheta Izarbeibarko Mankomunitateko presidenteordeari eskuordetzen baitzaizkio lehendakariaren eskumenak eta eginkizunak 2026ko abuztuaren 24tik 2026ko irailaren 6ra bitartean, biak barne.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen, Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua); dena dela, indarrean jarriko da aipatutako ebazpena ematen den egunetik beretik.
Garesen, 2026ko abuztuaren 4an.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2610859