161. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Digestio Aparatuko arloko fakultatibo espezialisten 2 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta, aldi berean, hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Digestio Aparatuko arloko fakultatibo espezialisten 2 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta, aldi berean, hautaproben bidez izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez (2025eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 31koa). Deialdi horren barrenean, gora jotzeko errekurtsoa jarri da deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 3an.–Baliabideen Kudeaketako Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, María José Álvarez Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2610669