161. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

EPATZE DEIA, maiatzaren 27ko 30/2026 Foru Dekretuaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren barnean. Foru dekretu horren bidez Erradiologiako Arlo Klinikoaren egitura eta funtzionamendua arautzen dira.

2026ko uztailaren 28an emandako ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu zuen administrazio espedientea igortzeko eta interesdunei epatze deiak egiteko, 313/2026 prozedura arruntari dagokionez. Hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluekin bat.

Aurrekoarekin loturik, eta bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluarekin, honen bidez aditzera ematen zaie prozeduran interesa duten guztiei ezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezkeela, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2026ko uztailaren 30ean.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Beatriz Aceña Laparra.

Iragarkiaren kodea: F2610585