1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
252E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Josune Lizoáin Mendoza andrea Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapenean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako betetzen ahal direla, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita daukan departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Josune Lizoáin Mendoza andrea izendatzea, bitarte baterako, Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko buru.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari eta Langileria Bulegora.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 30ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2610577