1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
264E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, José Félix Camarzana Fernández jauna Merkatuen Erregulaziorako Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapenean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako betetzen ahal direla, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita daukan departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eta Osasun Departamentuak aipatu txostenak eman dituzte; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario José Félix Camarzana Fernández jauna Merkatuen Erregulaziorako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzura eta Langileria Bulegora.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2610495