160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzari dagozkion eskuduntza guztiak eskuordetzea Amagoia Betelu Aldazi, alkateordeari, abuztuaren 17tik 23ra, eta Arkaitz Los Arcos Bertiz zinegotziari, abuztuaren 24tik 28ra, biak barne.

Bigarrena.–Aurreko atalean ebatzitako ordezkapenak aipatutako egunetan baino ez du indarrik izanen.

Hirugarrena.–Interesdunei jakinaraztea aipatutako ordezkapenak iraun bitartean ezin izanen dituztela baliogabetu nik 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkapenak. Hori hala da, jarraikiz hori Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 43. artikuluari.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta osoko bilkuran honen berri ematea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharte Arakilen, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2611025