2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9A poligonoko 4B eta 11C lurzatietan. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-JUL-26 (10/CU).
«Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 4an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9A poligonoko 4B eta 11C lurzatiena, bolumen eraikigarrien osaerari buruzko hirigintza-determinazioak aldatzeko.
Aipatutako xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2026ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 21ean), Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan (2026ko maiatzaren 12ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan) eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin. Jendaurrean egoteko aldian, ez da alegaziorik aurkeztu.
Bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 123.1) artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
ERABAKITZEN DA:
1. Behin betiko onestea Arrotxapeko Plan Partzialeko P-9A poligonoko 4B eta 11C lurzatietako xehetasun-azterketa, Urban Domus Queiles SLk sustatua.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, xehetasun-azterketa osoarekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
3. Erabakia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
4. Espediente osoaren kopia bat igortzea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, erabakia hartu eta hurrengo 10 egunen barnean, jarraikiz urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) eta 9. artikuluei (foru dekretu horren bidez arautzen dira Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua).
5. Erabaki hau jakinaraztea Urban Domus Queiles SLri, eta bidezko diren errekurtsoen berri ematea».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).
Iruñean, 2026ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609881