160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, 11. poligonoko 24. lurzatian. Behin betiko onespena

Galarko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Galarko 11. poligonoko 24. lurzatian, Miriam Rico Biurrunek sustatua.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, horrela aplikatuz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2026ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2610636