1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
284E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Alberto Garde Sesma jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Alberto Garde Sesma jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prebentzio, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2026ko uztailaren 31 izanen da.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 29an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2610524