2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 1024. lurzatian (lehen 757). Behin betiko onespena
Berbintzanako Udalak, 2025eko azaroaren 21eko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1024. lurzatian, Iker Diaz Suescunek sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Berbintzanan, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609981