2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, 2026rako lan publikoaren eskaintzan
Ikusita 2026ko lan publikoaren eskaintza, zeina onetsi baitzen Mankomunitateko buruak 2026ko urtarrilaren 9an emandako 2026-0007 Ebazpenaren bidez eta argitaratu baitzen 2026ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 3koan.
Ikusita Iruñeko Auzien Atalak (1. plaza) 2026ko maiatzaren 15ean emandako 170/2026 epaia, 117/2025 prozedura arruntaren gainean, zeinaren bidez Raúl Jimenez Sanz ibilbideetako peoi finkotzat jotzen baita.
Ikusita Iruñeko Auzien Atalak (2. plaza) 2026ko ekainaren 5ean emandako 184/2026 epaia, 460/2023 prozedura arruntaren gainean, zeinaren bidez Jorge Gutierrez Martinez gidari-peoi finkotzat jotzen baita.
Epai horiek ez dira errekurritu, eta, beraz, irmo bihurtu ziren.
Horrenbestez, Mankomunitateko buruak 2026ko uztailaren 23an emandako 2026-0033 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:
1.–2026ko lan publikoaren eskaintzatik ibilbideetako peoien bi plazetako bat baliogabetzea, eta 7. plaza zenbakia esleitzea Raúl Jimenez Sanzi.
2.–2026ko lan publikoaren eskaintzatik gidari-peoien lau plazetako bat baliogabetzea, eta 14. plaza zenbakia esleitzea Jorge Gutierrez Martínezi.
3.–Bi plaza horiek ezabatu ondoren, lan publikoaren eskaintza xedatzea, honela:
–Gidaria/peoien 3 plaza.
–Ibilbideetako peoiaren 1 plaza.
–Administrari-ofizialen 3 plaza.
–Hondakinak bereizteko instalazioko peoiaren 1 plaza.
–Ibilbideetako zerbitzuburuaren 1 plaza.
–Plantako txandako buruaren 1 plaza.
4.–Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bidezko ondorioak izan ditzan, bai eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan ere.
5.–Mankomunitateko batzarrari jakinaraztea, egiten duen hurrengo bilkuran.
Azkoienen, 2026ko uztailaren 23an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.
Iragarkiaren kodea: L2610354