160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langileen bi plaza, lan-araubide finkoan. Izendapen-proposamena

Mankomunitateko buruak uztailaren 22an emandako 49-2026 Ebazpenaren bidez, oposizio-lehiaketa bat gainditu duten izangaien zerrenda onetsi da, izangaiek lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Oposizio-lehiaketa horretan, hautaproben bidez, familia-langileen bi plaza bete nahi dira, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritu daitezen, lan-araubide finkoan.

Deialdiaren 4.1 oinarrian zehazten denarekin bat, behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek eskubidea izanen dute erreklamazioak egiteko eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean. Ondoren, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 egun naturaleko epean, proposatutako pertsonei eskatuko zaie honako hauek aurkeztu ditzatela: nortasun-agiri nazionalaren edo horren balio bereko beste agiri baten kopia, lanpostua betetzeko eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua, eta osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.

–Probak gainditu eta puntuaziorik handiena eskuratu duten izangaiak:

MARÍA CARMEN CALVO LIZOAIN

LAURA MUNILLA SAINZ

Agoitzen, 2026ko uztailaren 22an.–Mankomunitateko burua, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2610854