2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA
Oposizio-lehiaketa, lanaldi partzialeko administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko. Izendapena
Leitzako Udalean lanaldi partzialeko D mailako administrari laguntzaile plaza bat lan-kontratu finkoko erregimenean betetzeko oposizio-lehiaketaren hautaketa-prozesua amaitu da. Prozesu hori Leitzako Udaleko Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 15eko 6/2026 Ebazpenaren bidez onartu zen, eta 2026ko otsailaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 31. zenbakian.
Hautaketa-epaimahaiak egindako eta Leitzako Udalaren egoitza elektronikoaren fitxan 2026ko uztailaren 20an argitaratutako izendapen-proposamenarekin bat etorriz.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiaren 9.2 oinarrian xedatutakoa betez, Udaleko Alkatetzak,
EBATZI DU:
Lehenengoa.–Ainhoa Otermin Berazaren kontratazioa zehaztea, Leitzako Udalaren zerbitzurako lan-legepeko erregimen finkoan, Leitzako Udalaren plantilla organikoan 12. zenbakiarekin identifikatutako lanaldi partzialeko administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko.
Bigarrena.–Izangaiak dagokion lan-kontratu finkoa sinatu beharko du 2026ko abuztuaren 31n.
Leitzan, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2610622