2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Oposizio-lehiaketa, musikako irakaslearen (gitarra) plaza bat betetzeko Izendapena
Deialdi bat egin zen, bete zedin, oposizio-lehiaketaren bidez, honako plaza hau, lanaldi partzialean eta lan-kontratudun finkoaren araubidean: musikako irakaslea (gitarra; 6009 kodea du plantilla organikoan). Hala, Uharteko Udaleko Alkatetzaren 2026/0955 Ebazpenaren bidez, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Juan Camilo Ospina Barón izendatzen da, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako eta deialdiaren oinarriak betetzen dituelako. Deialdia 2026ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean.
Izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 1ean jabetu beharko du plazaz. Aditzera ematen zaio ezen, jabetzen ez bada (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko dituela aipatutako plaza horren gainean.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2610497