160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKABARTE

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren plazak Izendapena

kusi da honako honen espedientea: deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru plaza, funtzionarioen araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez, eta eratu dadin izangaien poltsa bat, aldi baterako kontrataziorako. Deialdia argitaratu zen 2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an.

Amaitu da zerbitzu anitzeko enplegatuaren D mailako eta funtzionario araubideko hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zortzigarren oinarrian aipatzen den hautapen-prozesua (deialdia argitaratu zen 2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an), alkateak, 2026ko abuztuaren 3ko 134 Ebazpenaren bidez, Ezkabarteko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu du hautapen-prozesua gainditu duen izangaia:

JOSEBA CIGANDA MURILLO

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendatutako izangaiak plazaren jabetza hartu beharko du izendapenaren ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean. Epe horren barrenean eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Mendigorriko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko eskubide guztiak galduko ditu, eta 7.3 eta 7.4 oinarrietan esandakoari jarraituko zaio.

Ezkabarten, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2610676