2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERBINTZANA
Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 26/00793 gora jotzeko errekurtsoa dela eta
Regina Pardo Goñik 26/00793 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Berbintzanako Udalak 2026ko apirilaren 9an udalaren iragarki-taulan argitaratutako iragarki baten kontra. Horren bidez, argitaratu zen aldi baterako administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko onartu eta baztertuen izangaien zerrenda.
Espedientean interesa duten guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Berbintzanan, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2610423