1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA. Ingurumen-baimen integratua emateko espedientea, Biometano Sesma SLk sustatua.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 1221E/2025 Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eta lurzoru urbanizaezineko baimena eman ziren biometanizazioko eta bioongarrietako instalazio baterako, Sesmako udal mugartean. Instalazioaren titularra Biometano Sesma SL da. Ebazpena Nafarroako 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.
Aldez aurretik, espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean espedienteari buruzko iragarkia argitaratuta (2024ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 28koa).
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 15eko 115E/2026 Foru Aginduaren bidez, pilatu eta baietsi ziren Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 1221E/2025 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak; ondoren, ebazpen hori baliogabetu eta agindua eman zen prozedura atzera eramateko, arau-haustea egin zen unera, betiere beren horretan utzita arau-haustea egin ez balitz edukian aldaketarik izanen ez zuketen egintzak eta izapideak.
Guzti horren ondorioz, bai eta Simaurrak sortu eta kudeatzeko plana zuzentzeko ondoren egin zen errekerimenduaren ondorioz ere, titularrak dokumentazio berria aurkeztu du, zeinak jendaurreko aldi berria behar baitu.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) eta Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen-baimen integratua ematea |
Espedientearen kodea | 0001-0038-2024-000002 | Hasiera eguna | 2024-06-04 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 5.4.a) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 5.3.b).i) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | II. eranskina / 9.b) taldea |
Instalazioa | Biometanizazioko eta bioongarrietako instalazioa |
Titularra | Biometano Sesma SL |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3122409030 |
Tokia | 11. poligonoko 194., 195., 200., 204., 206., 207., 208. eta 209. lurzatiak |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 572.919,000 eta Y: 4.698.833,000 |
Udalerria | Sesma |
Proiektua | Biometanizazioko eta bioongarrietako instalazioa |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimen Bulegoa: autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimen Bulegoa: Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2026ko abuztuaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Iragarkiaren kodea: F2610989