160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen-baimen bateratuan aldaketa funtsezkoa egiteko espedientea, Gescrap Navarra SLk sustaturik.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa

Espedientearen kodea

0001-0062-2026-000021

Hasiera eguna

2026-07-22

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 5.1 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 9.d) taldea

Instalazioa

Hondakinen kudeaketa

Titularra

Gescrap Navarra SL

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3110901322

Tokia

1. poligonoko 240. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 611.458,000 eta Y: 4.733.428,000

Udalerria

Elortzibar

Proiektua

Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinetarako biltegia eta txatarraren hondakin-izaeraren bukaera (R4 eragiketa)

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa:

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro-bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Iragarkiaren kodea: F2610626