1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen-baimen integratua berrikusteko espedientea, Servicios Ecológicos Navarra SLk sustaturik.
Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena |
Espedientearen kodea | 0001-0052-2026-000003 | Hasiera eguna | 2026-07-17 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 5.6 |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 5.5 |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 8.a) taldea |
Instalazioa | HONDAKINEN KUDEAKETA |
Titularra | Servicios Ecológicos Navarra SL |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3120100288 |
Tokia | 7. poligonoko 1613. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 608.322,541 eta Y: 4.742.904,657 |
Udalerria | Iruña |
Proiektua | Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimen Bulegoa: autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimen Bulegoa: Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx |
Iruñean, 2026ko uztailaren 23an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Iragarkiaren kodea: F2610390