1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
143/2026 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Enpresa Sustapen eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ematen baita 1,75 MWko "La Falconera II" eguzki instalazio fotovoltaikoa eta haren eraldaketa eta ebakuazio azpiegiturak egiteko, Erriberriko udal-mugartean.
2023ko urtarrilaren 17an, Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoaren arabera, Escalera Galar Eduardo eta Iñigo, Escalera Landivar Fernando eta Nuin Valencia Javier entitateak aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen 1,75 MW-ko potentzia instalatua duen "La Falconera II" eguzki instalazio fotovoltaikoa eraikitzeko, Erriberriko udal-mugarteko 15. poligonoko 1447-A lurzatian.
Aurkeztu den dokumentazio teknikoaren arabera, osagarri hauek ditu instalazioak:
–2.916 TSM-DE20-600 modulu fotovoltaiko, 600 Wp-koak, 99 sailetan banatuta, guztira 1,75 MWp-koak. Moduluak ALUSIN SOLAR edo antzeko euskarri egitura finko batean jarriko dira, horizontalarekiko 30º-ko inklinazioarekin.
–11 HUAWEI SUN2000-185 KTL-H1 inbertsore edo antzekoak, 175 kW-koak, hau da, inbertitzaileetan, 1,925 MW-eko potentzia guztira.
–Instalazio elektrikoa modulu fotovoltaikoetatik inbertsoreetaraino, eta horietatik abonatu fotovoltaikoen transformazio instalazio berriraino (CTFVC).
–Abonatu fotovoltaikoen transformazio instalazio berria (CTFVC), 2.000 kVA-ko potentzia-transformadorea duena (0,69/13,2-20 kV), ebakigailudun lineako gelaxkaz hornitua (L) eta babesa zein lur ebakigailuduna dauzkan etengailu automatikodun gelaxkaz hornitua (A).
–13,2 kV-ko lurpeko linea elektrikoa, abonatu fotovoltaikoen transformazio instalaziotik (CTFVC) "La Falconera I" parke fotovoltaikoko transformazio instalazioraino, 430 metroko luzera duela.
Horrela, azaroaren 5eko 997/2025 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, guztira instalatutako potentzia 1,75 MW-koa da.
"La Falconera I" parke fotovoltaikoan dagoen transformazio instalaziotik (5144-CE espedientea) energia I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren jabetzakoa den Zidakos TBAren 27. posizioraino eramanen da, 1.323 metro luze den lurpeko 13,2 kV-ko linea erabiliz.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta energia elektrikoko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, hornitzeko eta baimentzeko jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Escalera Galar Eduardo eta Iñigo, Escalera Landivar Fernando eta Nuin Valencia Xabier entitateak aurkeztutako eskabidea; helburu horretarako, iragarkia argitaratu zuen 2023ko martxoaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (52. zk.) eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean. Era berean, iragarkia bidali zen Erriberriko Udalera, iragarki taulan jendaurrean jar zezan.
Informazio publikoaren izapidean, honako alegazio hauek jaso ziren:
–1. alegazioa. "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea.
–2. alegazioa. "Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea.
Jasotako alegazioen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbildurik ageri dira.
Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan adierazitakoa aplikatuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak honako erakunde hauei egin zien kontsulta, eta taulan adierazitako txostenak jaso zituen:
ERAKUNDEA | TXOSTENA | DATA |
Erriberriko Udala | X | 2023-05-08 (epez kanpo) |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | X | 2023-03-14 |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | X | 2023-06-23 (epez kanpo) |
Enagas SA | | |
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen II. eranskinean laburbildurik ageri dira.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion, eta berak adierazi zuen txostenekin ados zegoela.
Espedientean jasota daude, batetik, 98E/2023 Ebazpena, martxoaren 20koa, Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariarena, ingurumen eraginei buruzko aldeko txostena egiten duena, eta bestetik, 236E/2023 Ebazpena, ekainaren 13koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariarena, proiektuaren lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzen dituena, ebazpen horietan adierazitako zehaztapenak kontuan hartuta.
Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, jasota dago Escalera Galar Eduardo eta Iñigo, Escalera Landivar Fernando eta Nuin Valencia Javier entitatearen legezko gaitasuna, gaitasun teknikoa eta ekonomikoa.
Hala berean, Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak eskatzen duen bezala, Escalera Galar Eduardo eta Iñigo, Escalera Landivar Fernando eta Nuin Valencia Javier entitateak banaketa sarearen kudeatzailearen sarbide eta konexio baimena dauka proiektatu den konexio tokian.
Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa ikusita eta Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Azpiegitura Energetikoen Atalak eskatuta onestea proposatu du.
Hala, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aldez aurreko administrazio baimena ematea Escalera Galar Eduardo eta Iñigo, Escalera Landivar Fernando eta Nuin Valencia Xabier entitateari, "La Falconera II" eguzki instalazio fotovoltaikoari (1,75 MW) eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturei dagokienez, Erriberriko udal mugartean.
2. Baimen hau emanda ere, eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat etorriz.
3. Ebazpen honen berri Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren atalei eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari ematea, dagozkion ondorioetarako.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau Escalera Galar Eduardo eta Iñigo, Escalera Landivar Fernando eta Nuin Valencia Javier entitateari, Enagasi, "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" eta "Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkarteei eta I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek administrazio bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Errekurtsoan, espedientearen kodea adierazi beharko da.
6. Ebazpen hau Erriberriko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela jurisdikzio eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Hala eta guztiz ere, errekerimendua egin ahalko zaio Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehazten diren modu-epeetan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 17an.– Enpresa Sustapen eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK
Jarraian, jendaurreko izapidean jasotako alegazioak laburtu eta aztertuko ditugu.
–1. alegazioa. "Landazuria-Erriberako Ekologistak Martxan" elkartea.
–2. alegazioa. "Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan" elkartea.
Bi alegazioek ingurumenaren arloko edukia baino ez dute jasotzen, baina proiektua ondorio elektrikoen inguruan jarri zen jendaurrean soil-soilik (Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikulua). Beraz, ez da bidezkoa egindako alegazioak onartzea.
Nolanahi ere, adierazi behar da Biodibertsitate Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 20ko 98E/2023 Ebazpenaren espedientean jasota daudela. Ebazpen horren bidez, ingurumen eraginei buruzko aldeko txostena egin zen, eta ondorioz, ebazpenean bertan jasotako neurriak aplikatu behar dira.
II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira.
1. txostena. Ondare Arkitektonikoaren Atala.
Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena bidali zuen 2023ko martxoaren 14an, eta bertan adierazi zuen «ez dagoela inolako eraginik Ondare Arkitektonikoaren Atalaz denaz bezainbatean».
2. txostena. Erriberriko Udala.
Erriberriko Udalak aldeko hirigintza txostena bidali zuen 2023ko maiatzaren 8an.
3. txostena. Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.
2023ko ekainaren 23an, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak aldeko txostena bidali zuen; izan ere, atalaren esanetan, "Nafarroako Inbentario Arkeologikoan dagoen informazioa azterturik, adierazi behar dugu aipaturiko lurzatian ez dagoela inongo aztarnategi arkeologikorik katalogaturik".
Iragarkiaren kodea: F2610457