160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

329E/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Barasoaingo udal mugartean dagoen zerri ustiategi baten (ugalketarako zerramak eta 5 kg bitarteko zerrikumeen produkzioa) instalazioa aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena ernaldirako nabea handitzea (12. nabea), aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Granja Los Alecos SLU da.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratua aldatzeko jakinarazpena

Espedientearen kodea

0001-0118-2025-000038

Hasiera eguna

2025-05-13

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Sartu gabeko zentroa

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.3.c)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.6.c)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 4. taldea

Instalazioa

Zerri ustiategia (ugalketarako zerramak eta 5 kg bitarteko zerrikumeen produkzioa)

Titularra

Granja Los Alecos SLU

Ingurumen identifikaziorako zenbakia

3104500724

Tokia

N-121 errepideko 24. km, 1. poligonoa, 552. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 611.178,000 eta Y: 4.718.264,000

Udalerria

Barasoain

Proiektua

Ernaldirako nabea handitzea (12. nabea)

Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 0873/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 224E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 2ko 23E/2018 Ebazpenaren bidez aldatua eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 28ko 326E/2021 Ebazpenaren bidez berrikusia, eta gero aldatua izan zena Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 3ko 72E/2023 Ebazpenaren bidez eta Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 16ko 187E/2024 Ebazpenaren bidez.

2025eko maiatzaren 13an, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen, ernaldirako nabea handitzeko (12. nabea). Proiektuaren arabera, egungo nabea 30,63 metro luzatuko da luzetarako ardatzean, baina 20,78 metroko zabalerari eutsita (azalera handitzea: 636,49 m² guztira). Handitu ondoren, eraikinak 10 abererentzako 74 zerritoki izanen ditu, eta erizaintzako 2 zerritoki. Handituta ere, eraikinaren sekzioa eta animalien banaketa mantenduko dira, dauden bazkatze- eta edate-lerroak aprobetxatzeko, eta, horretarako, gaur egun dauden lerroak zabaldutako eremura hedatuko dira.

Ikusirik industria-instalazioaren aldaketa-proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpena eta egiaztagiriak, zerbitzu honek uste du aldaketa hori ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Izan ere, ez dakar berekin aipatutako erregelamenduaren artikulu horretan ezarritako inguruabarretatik bat ere, ez eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako inguruabarretatik bat ere (erregelamendu hori urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

Nolanahi ere, aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen hori egiteko proiektuaren ondorioz, ingurumen baimen integratuaren testua aldatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Eskatutako jarduera onartutzat jo daiteke, baldin eta ez badu zerbitzuen eskari berririk behar, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 110. artikuluarekin (testu bategin hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Onartutako jarduera eta erabilerak udal eskumenaren esparrukoak dira eta ez dute lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimenik behar (aipatu testu bateginaren 117. artikulua), deusetan galarazi gabe beste organo edo administrazio batzuen lizentzia edo, hala badagokio, baimena lortu beharra, eta baztertu gabe tramite horietan organo eskudunak baloratu behar izatea sektoreko araudia eta lurraldearen antolamendurako tresnak betetzen diren.

Bestalde, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aldaketa-proiektuak ez du ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua behar, ez baita proiektu independente bat, dagoeneko eginda dagoen jatorrizko proiektu baten aldaketa baizik, eta ulertzen delako proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez baitakar aipatu 7. artikulu horren 2. puntuko c) letran zehaztutako handitzerik edo ukipenik.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Irizpena ematea Barasoaingo udal mugartean dagoen zerri ustiategi baten (ugalketarako zerramak eta 5 kg bitarteko zerrikumeen produkzioa) instalazioa aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena ernaldirako nabea handitzea (12. nabea), aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Granja Los Alecos SLU da.

Bigarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), titularrak aurreikusitako proiektua gauzatzen ahalko du. Halere, horrek ez du esan nahi izapidetu behar ez direnik dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk.

Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen integratuaren testua aldatzea, bertan sartuz ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Granja Los Alecos SLUri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2610543