160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

148/2026 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira 1 MWko "Viana Baikal" eguzki instalazio fotovoltaikoa eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko, Vianako udal mugartean.

1.–Aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera.

Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, 2023ko abenduaren 18an, Baikal Solar SLUk aldez aurreko administrazio baimena eta administrazio baimena eskatu zituen Viana Baikal eguzki instalazio fotovoltaikoa (1 MW) eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko, Vianako udal mugartean.

2.–Kontsulten izapidea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien beheko erakundeei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Vianako Udala

4

2024-03-20

Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

-

-

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

2

2024-01-30

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

3

2024-02-06

Ondare Arkitektonikoaren Atala

1

2024-01-19

Araudi berari jarraituz, sustatzaileari txostenok igorri zitzaizkion, eta haiei buruzko erantzuna aurkeztu zuen hark.

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen eranskinean laburbildurik ageri dira.

3.–Proiektu berria.

2024ko uztailaren 26an, sustatzaileak proiektu berria aurkeztu zuen "Viana Baikal" eguzki instalazio fotovoltaikoa (1 MW) eraikitzeko.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, eguzki instalazioa Vianako 19. poligonoko 617 eta 618 lurzatietan dago, eta proiektua, oro har hartuta, honako elementu nagusi hauek osatzen dute:

  • 1.680 modulu fotovoltaiko bifazial, TSM-NEG21C.20 modelokoak, Trina etxekoak edo antzekoak, 710 Wp-koak, guztira 1.371,72 KWp-ko gehieneko potentzia dutenak. Panelak lurrean tinkaturiko egitura finkoaren gainean jarriko dira, bi modulu errenkada hegoaldera begira jarri ahal izateko, posizio bertikalean.
  • 4 inbertsore, Goodwe etxeko GW250KN - HT modelokoak edo antzekoak, 250 kW-koak, guztira 1 MW-ko potentzia izendatua dutenak.
  • Transformazio zentroa, hormigoizko etxola monobloke aurrefabrikatuan, 1.000 kVA-ko potentziako transformadore batez hornitua, inbertsoreen irteera tentsioa (800 V) 13,2 kV-era igoko duena.
  • Erdi tentsioko lurpeko konexioa transformazio zentroaren eta sekzionamendu zentroaren artean (824,5 metro, AL EPROTENAX H COMPACT AL HEPRZ1 12/20kV eroalea edo antzekoa erabiliz), konexio puntuaren ondoan jarrita, 13,2 kV-ko 2. lineako ("Viana-Recajo") 9. Euskarriaren alboan eraikita.

Horrela, azaroaren 5eko 997/2025 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, eguzki instalazio fotovoltaikoaren potentzia instalatua 1 MW-koa da.

Nabarmentzekoa da ebazpen honen xede den instalazioak "Viana Baikal II" (5616-CE) eguzki instalazio fotovoltaikoarekin partekatzen dituela lurzatiak eta ebakuazio azpiegitura.

4.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapideak.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta energia elektrikoko instalazioak garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, hornitzeko eta baimentzeko jarduerak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez eskaera jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunetan. Horretarako, iragarkia argitaratu zen 2024ko urriaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 211. Zenbakikoan, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxa egokian argitaratu eta gero. Halaber, informazioa Vianako Udalari bidali zitzaion, epe berdinean jendaurrean jar zezan.

Ez zen alegaziorik jaso.

Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien honako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Vianako Udala

-

-

Ondare Arkitektonikoaren Atala

9

2024-11-13

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

7

2024-10-28

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua

5

2024-10-22

Aireportuen eta Aire Nabigazioaren Zuzendariordetza Nagusia

8

2024-11-05

Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia

6

2024-10-23

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

10

2024-12-18

Araudi berari jarraituz, sustatzaileari txostenok igorri zitzaizkion, eta haiei buruzko erantzuna aurkeztu zuen hark.

Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen eranskinean laburbildurik ageri dira.

5.–Ingurumen eraginen ebaluazioa, aldekoa, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzea.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriren 10eko 320E/2024 Ebazpenaren bidez, proiektuaren ingurumen eraginen aldeko txostena eman zen, betiere, proiektua gauzatzerakoan, ingurumen ebazpenean adierazitako baldintzak betetzeko beharra ezarrita.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 242E/2026 Ebazpenaren bidez, proiektuaren lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimendu ziren, hirigintza ebazpenean bertan jasotako zehaztapenak bete beharko direla ohartarazita.

2026ko uztailaren 22an, sustatzaileak proiektuaren eranskina aurkeztu zuen, azken ebazpen horren baldintzetara egokitzeko xedez; hala, hesiaren azalera perimetrala atzeraeman zuen eta modulu fotovoltaikoen kokapena birbanatu zuen, lurraren okupazioa murrizteko. Moldaketa horrek ez dakar funtsezko aldaketarik proiektuaren konfigurazio orokorrean, instalazioaren potentzian eta hari lotutako azpiegituretan, eta, beraz, bateragarritzat jotzen da emandako erabaki sektorialekin eta ebazpen honen bidez ematen diren baimenen xedearekin.

6.–Aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateko proposamena.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa betez, jasota dago Baikal Solar SLUren legezko gaitasuna, gaitasun teknikoa eta ekonomikoa.

Bestalde, Baikal Solar SLUk banaketa sarearen kudeatzaileak proiektatutako konexio tokian emandako sarbide eta konexio baimena du.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoari jarraituz, Industria Antolamenduaren, Energia Azpiegituren eta Meatzeen Zerbitzuko Energia Azpiegituren Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala egin dela eta, horrenbestez, proposatu du Baikal Solar SLUri «Viana Baikal» eguzki instalazio fotovoltaikoa eraikitzeko aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

Ebatzi DUT:

1. Aldez aurreko administrazio-baimena eta administrazio-baimena ematea Baikal Solar, SLU enpresari "Viana Baikal" eguzki instalazio fotovoltaikoa (1 MW) eta hari atxikitako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko, Vianako udalerrian, aurkeztu diren proiektuak onetsita eta lanak gauzatzeko hogeita hamasei hilabeteko epea emanda.

2. Baimen hauek emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat etorriz.

3. Instalazioak onartutako proiektuen arabera egin beharko dira, eta honako hauetan xedatutakoa bete beharko dute: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta ITC-RAT 0 jarraibide tekniko osagarriak (1. jarraibidetik 23.era) onartzen dituena; otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta ITC-LAT jarraibide tekniko osagarriak (1. jarraibidetik 9.era) onartzen dituena; eta abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena.

4. Proiektua gauzatutakoan, probetarako behin-behineko ustiapen akta eskatu beharko du eskatzaileak. Eskaera horrekin batera, obra hondarreko ziurtagiria aurkeztuko du, teknikari eskudun batek sinatua, bai eta araudian ezarritako gainerako agiriak ere.

5. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren ataletara eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, beharrezkoak diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Baikal Solar SLUri eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren aurrean, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan, errekurtsoan, espedientearen kodea adierazita.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Vianako Udalari, Aireko Segurtasunaren Estatu Agentziari eta Aireportuen eta Aireko Nabigazioaren Zuzendariordetza Nagusiari, eta ohartaraztea beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, ezertan eragotzi gabe aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera Nafarroako Gobernuaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu-epeetan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 17an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

Lehen kontsulta izapidea.

1. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2024ko urtarrilaren 19an, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena aurkeztu zuen, eta, horren bidez, jakinarazi zuen ez zegoela eraginik atal horri dagokion guztian.

2. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2024ko urtarrilaren 30ean, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk txostena aurkeztu zuen, eta bertan adierazi proiektuarekin ados dagoela.

3. txostena.–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

2024ko otsailaren 6an, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak txostena aurkeztu zuen eta, txosten horrek dioenez, instalazio fotovoltaikoak eta haren ebakuazio lineak eragindako lurretan eta hurbileko ingurunean ez dago aztarnategi arkeologikorik katalogatuta.

4. txostena.–Vianako Udala.

2024ko martxoaren 20an, Vianako Udalak txostena aurkeztu zuen, eta bertan, honako hau adierazi zuen: «proiektatu den instalazio fotovoltaikoa bateragarria da udal eta lurralde plangintzaren hirigintza araubidearekin».

Bigarren kontsulta izapidea.

5. txostena.–Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua.

2024ko urriaren 22an, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuak txostena aurkeztu zuen, eta horren bidez jakinarazi zuen «aurkeztutako dokumentazioaren arabera, jarduketak ez diola inolako eraginik eragiten Nafarroako Errepide Sareari».

6. txostena.–Aireko Segurtasunaren Estatu Agentzia.

2024ko urriaren 23an, Aireko Segurtasunaren Estatu Agentziak txostena aurkeztu zuen, eta, horren bidez, adierazi zuen ez duela eskumenik eman ditzakeen baimenei buruzko iritzia emateko. Era berean, adierazi zuen zortasun aeronautikoek eragindako espazio eta eremuetan ez dela eraikuntzarik, instalaziorik edo landaketarik egiten ahalko.

7. txostena.–Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.

2024ko abenduaren 18an, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak txostena aurkeztu zuen eta, txosten horrek dioenez, instalazio fotovoltaikoak eta haren ebakuazio lineak eragindako lurretan eta hurbileko ingurunean ez dago aztarnategi arkeologikorik katalogatuta.

8. txostena.–Aireportuen eta Aire Nabigazioaren Zuzendariordetza Nagusia.

2024ko azaroaren 5ean, Hegazkineria Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko Aireportuen eta Aireko Nabigazioaren Zuzendariordetza Nagusiak idazki bat aurkeztu zuen, eta adierazi zuen zuzendaritza nagusi horrek ez duela txostenik egin behar. Nolanahi ere, gogorarazi zuen zortasun aeronautikoek eragindako eremu batean jarri nahi den edozein eraikuntzak, instalaziok edo landaketak Aireko Segurtasunaren Estatu Agentziaren aldeko ebatzia beharko duela aldez aurretik.

9. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.

2024ko azaroaren 13an, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak txostena aurkeztu zuen, eta, horren bidez, atal horren adostasuna agertu zuen.

10. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

2024ko abenduaren 18an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk txostena aurkeztu zuen, eta, horren bidez, adierazi zuen beharrezkoa dela 2. linean –"Viana-Recajo"– sarrera/irteera bidez urrutitik kudeatutako sekzionamendu zentroa instalatzea, 13,2 kVkoa, bai eta sustatzaileek proiektu elektriko egokia entregatzea ere.

Erantzuna: Sustatzaileak berretsi zuen proiektu hori idazten ari dela eta, banatzaileak onartzen duenean, proiektuaren baimena izapidetuko dela.

Iragarkiaren kodea: F2610829