160. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gaikuntza ikastaroko azken kalifikazioen kontrakoa, koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautapen proben bidez eratzeko deialdian.

Koordinazioko operadore laguntzaileen lanposturako izangaien bi zerrenda, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontratazioak egiteko, hautaproben bidez eratzeko deialdian, Pedro José Recalde Sanz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du gaikuntza ikastaroko azken kalifikazioen kontra (2026ko ekainaren 11n argitaratuak). Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 3174/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2025eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko uztailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2610608