1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
189/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 30eko 1258/2026 Ebazpena.
Nerea Lapuente López andreak maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran parte hartu zuen, txanda irekiaren bidez, Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean (Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedura).
Ondoren, Nerea Lapuente López andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 5eko 15E/2025 Foru Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen hark maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitateko oposizioaldiko behin betiko puntuazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, non eskatu baitzuen aitor zekiola aurkeztu eta defendatu zuen programazioan aplikatu zitzaion %50eko penalizazioa ez jasateko eskubidea, horrek ekar ditzakeen ondorio juridiko, administratibo, ekonomiko eta laboral guztiekin –interesen ordainketa barne, edozein kalte ekonomiko izanez gero–.
Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 30eko 1258/2026 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren martxoaren 27ko 98/2026 Epaia betearazten da. Epai horren bidez, baietsi egiten da 127/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nerea Lapuente López andreak jarri zuena Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 5eko 15E/2025 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez baiesten baita Nerea Lapuente López andreak Nafarroako Gobernuaren aurka jarritako demanda, eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzua premiatzen baita betearazi dezan, demandatzaileari dagokionez, martxoaren 27an emandako 98/2026 Epaia, baliogabetuz eta indarrik gabe utziz Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 5eko 15E/2025 Foru Agindua, eta aginduz jarduketak atzera eraman daitezela auzitan den hautapen prozesuaren bigarren probako A zatia ("Programazio didaktikoaren aurkezpena eta defentsa") zuzendu aurre-aurreko unera, baina ukitu gabe prozesua gainditu duten izangaiak, eta deklaratzen duena Nerea Lapuente López andreak eskubidea duela aplikatu den %50eko penalizazioa ez jasateko, horrek ekar ditzakeen ondorio juridiko, administratibo, ekonomiko eta laboral guztiekin –interesen ordainketa barne, edozein kalte ekonomiko izanez gero–.
2026ko uztailaren 9an, epaimahaia bildu zen, izangaiaren bigarren probaren nota kalkulatzeko, programazioan %50eko penalizazioa aplikatu gabe. Penalizazioa baliogabetu ondoren, kontuan hartu behar da deialdiaren zortzigarren oinarrian ezarritakoa: "Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %60, oposizioaldirako, eta %40, lehiaketaldirako". Horren arabera, oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu ondoren, bidezkoa da Nerea Lapuente López andreari 8,3136 puntu esleitzea maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean.
Azaldutakoa oinarri hartuta, bidezkoa da Nerea Lapuente López andrea praktiketako funtzionario izendatzea eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 172/2024 Ebazpenean eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 5eko 208/2024 Ebazpenean sartzea. Izan ere, 172/2024 Ebazpen horren bidez, prozesua gainditu zuten pertsonen zerrenda bakarrak onetsi ziren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera, eta 208/2024 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Betetzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 30eko 1258/2026 Ebazpena, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren martxoaren 27ko 98/2026 Epaia betearazteko eman zena, zeinaren bidez baiesten baita Nerea Lapuente López andreak Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 5eko 15E/2025 Foru Aginduaren aurka jarritako demanda.
2. Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu ondoren, Nerea Lapuente López andreari 8,3136 puntu esleitzea maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean.
3. Nerea Lapuente López andrea sartzea maisu-maistren kidegoan sartzeko prozedurak gainditu dituzten izangaien zerrenda bakarretan, zeinak kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera banatuak baitaude eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 172/2024 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren. Zehazki, maisu-maistren Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatearen zerrendan sartuko da, 8,3136 punturekin.
4. Nerea Lapuente López andrea sartzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 5eko 208/2024 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatu diren izangaien zerrendan.
Praktiketako funtzionario izendatzeak 2026ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta interesdunak 2026-2027 ikasturtean egin beharko du praktikaldia.
5. Nerea Lapuente López andreari dei egitea irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu eginkizunetakoak, telematikoki esleitzeko prozedurara. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 268/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, horren bidez onesten baitira unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioei behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak, zuzendaritza-kargudunen izendapena eta irakasleen lanaldiaren murrizketak eskatzeko prozedura, 2026-2027 ikasturterako (2026ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 29koan).
Adieraztea praktikaldirako esleituko zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela.
6. Praktikaldia gaindituta, karrerako funtzionario izateko izendapenak 2025eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
7. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.
9. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Patxi García Azcona (3/2026 Ebazpena, martxoaren 13koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana).
Iragarkiaren kodea: F2610634