1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
187/2026 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 23ko 1444/2026 Ebazpena.
Oihan Urra Zuazu jaunak maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran parte hartu zuen, txanda irekiaren bidez, Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean (Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedura).
Hark aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren auzia Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2026ko martxoaren 27ko 98/2026 Epaiaren bidez ebatzi zen, zeina irmo bihurtu baita. Epai horren bidez, ebatzi egin da maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura berean –hots, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako horretan–, espezialitate berean (Haur Hezkuntza, euskaraz), parte hartu duen izangai batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Kasu horretan, demandatzaileak Oihan Urra Zuazu jaunak aurkaratzen duen gauza bera aurkaratu zuen, hau da, A zatian, programazio didaktikoaren aurkezpenean eta defentsan, epaimahaiak 5 puntu kendu zizkion –bigarren probako notaren %50– unitate didaktikoak ez garatzeagatik, beste azalpenik gabe. Errubrikako ezein lekutan ez zen jaso programazioaren barruan zenbakitutako unitate didaktikoak garatu behar zirenik, ezta zehazki zenbateraino garatu behar ziren ere.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 23ko 1444/2026 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 22ko 242E/2026 Ebazpena betetzen da. Izan ere, azken ebazpen horren bidez, baietsi egin zen Oihan Urra Zuazu jaunak oposizioaldiko bigarren probako A zatian lortutako puntuazioaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta agindu zen jarduketak atzera eramatea, hain juxtu, errekurtsogileari bigarren probako A zatian esleitutako kalifikazioen batura egin aurreko unera.
2026ko uztailaren 27an, epaimahaia bildu zen, izangaiaren bigarren probaren nota kalkulatzeko, programazioan %50eko penalizazioa aplikatu gabe. Penalizazioa baliogabetu ondoren, kontuan hartu behar da deialdiaren zortzigarren oinarrian ezarritakoa: "Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %60, oposizioaldirako, eta %40, lehiaketaldirako". Horren arabera, oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu ondoren, bidezkoa da Oihan Urra Zuazu jaunari 7,8255 puntu esleitzea maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean.
Azaldutakoa oinarritu hartuta, puntuazio berria prozesua gainditu arren plazarik lortu ez duten izangaien kasuan kasuko zerrendan aplikatuko litzateke, eta, hala, zerrenda horretan izangaiak zuen posizioa aldatuko litzateke.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Betearaztea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 23ko 1444/2026 Ebazpena, zeinaren bidez betetzen baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 22ko 242E/2026 Ebazpena, Oihan Urra Zuazu jaunak jarritako gora jotzeko baiesten duena.
2. Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu ondoren, Oihan Urra Zuazu jaunari 7,8255 puntu ematea hautapen prozesua gainditu arren plazarik lortu ez duten izangaien zerrendan, zehazki, maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitatean.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura.
5. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Patxi García Azcona (3/2026 Ebazpena, martxoaren 13koa, Langileriaren zuzendari nagusiak emana).
Iragarkiaren kodea: F2610632