1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
55/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Iván Razquin Tarazona jauna, Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu duelako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ekainaren 20ko 1260/2025 Ebazpenaren bidez, zerbitzu-eginkizun bat baimentzen zaio Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario Iván Razquin Tarazona jaunari, urtebetez Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari izan dadin Nafarroako jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan, 2025eko uztailaren 1etik aurrera.
Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren ekainaren 23ko 24/2025 Ebazpenaren bidez, Iván Razquin Tarazona jauna izendatu zen Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen ekainaren 5eko 1278/2026 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen luzatu zedin Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario den Iván Razquin Tarazona jaunari emandako zerbitzu-eginkizunak egiteko baimena, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendari karguan aritzeko.
2026ko uztailaren 13an, Iván Razquin Tarazona jaunak jakinarazi du kargua utzi nahi duela, 2026ko uztailaren 31tik aurrera.
Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzeko maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak esleitzen dizkidan eginkizunak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Iván Razquin Tarazona jauna, Ikerketa, Ikuskapen eta Zehapen Araubideko Zerbitzuko zuzendaria. Kargu-uzteak 2026ko uztailaren 31n izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da karguan aritzeko azken eguna.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
Iragarkiaren kodea: F2610476