1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
362/2026 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Zuriñe Iribas Jiménez andrea arbitro izendatzen baita, Erregistro, Gordailu eta Publizitate Bulego Publikoan sindikatuen hauteskunde arloan aurkezten diren arbitraje-prozeduretan esku hartzeko.
Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluaren 1. apartatuan ezartzen denez, hauteskundeen arloko aurkaratzeak artikulu horrexetan araututako arbitraje-prozeduraren arabera izapidetuko dira. 3. apartatuak honako hau adierazten du: "Zenbaki honetan araututako jardunbidearen arabera izendatutakoak izango dira arbitro, non eta arbitraje-prozeduraren alderdiak ados jarri eta beste arbitroren bat izendatzen ez duten". Halaber, apartatu horretan bertan azaltzen da ezen, arbitro izateko izendapena jasotzeko, ordezkaritza handieneko sindikatuen ahobatezko akordioa behar dela, bai eta probintzian, jarduera-arloan edo enpresa bakoitzean, kasuan-kasuan, delegatuetatik eta enpresa batzordeetako kideetatik ehuneko hamar edo gehiago dutenen akordioa ere.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 198/2018 Ebazpenaren bidez, Amaia Irigoien Roitegui andrea, Miguel Mingo de Miguel jauna, Jesús Aguinaga Tellería jauna eta María Cristina Lasterra Sánchez andrea izendatu zituzten hauteskundeetako arbitro, Erregistro, Gordailu eta Publizitate Bulego Publikoan hauteskunde arloan aurkezten diren arbitraje-prozeduretan esku har dezaten, salbu eta arbitraje-prozedura bateko alderdiak beste arbitro bat izendatzeko ados jartzen direnean. Aipatu ebazpena 2018ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 12koan.
Gerora, haien agintaldia berritu zen Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren 236/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitara eman baitzen 2023ko 127. Nafarroako Aldezkari Ofizialean, ekainaren 16koan.
Nafarroako Foru Komunitateko Hauteskunde Sindikalen Segimendu eta Kontrolerako Batzordeak 2026ko ekainaren 24an egindako bilkuran, batzordean parte hartzen duten sindikatuek (UGT, CCOO, ELA eta LAB), arbitroak hautatzeko gaitasuna baitute, aho batez erabaki zuten Zuriñe Iribas Jiménez andrea hauteskundeetako arbitro sindikal izendatzea, Langileen Estatutuan agindutakoari jarraikiz.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Zuriñe Iribas Jiménez andrea arbitro izendatzea, Erregistro, Gordailu eta Publizitate Bulego Publikoan sindikatuen hauteskunde arloan aurkezten diren arbitraje-prozeduretan esku hartzeko, salbu eta arbitraje-prozedura bateko alderdiak beste arbitro bat izendatzeko ados jartzen direnean.
2. Agintaldiaren iraupenari (bost urtekoa), abstentzioei, arbitroak errekusatzeari eta baliabideak emateari dagokienez, Langileen Estatutuaren 76. artikuluan eta Enpresan Langileen Ordezkaritza Organoetarako Hauteskundeen Erregelamendua onesten duen irailaren 9ko 1844/1994 Errege Dekretuaren 33., 34. eta 35. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.
3. Ebazpen hau interesdunari eta aipatutako sindikatuei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegora, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 28an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Ignacio Mendioroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2610499