1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
61/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, Beatriz Eguaras Tirapu andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Beatriz Eguaras Tirapu andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 10ean izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusira, Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 31n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2610631