16. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

743E/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita energia komunitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2026an. DDBN kodea: 878126.

Energia komunitateak honako bi zuzentarau hauen bidez ezarri ziren: batetik, 2018ko abenduaren 11ko 2018/2001 Zuzentaraua, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabilera sustatzeari buruzkoa, eta, bestetik, 2019ko ekainaren 5eko 2019/994 Zuzentaraua, elektrizitatearen barne-merkatuko arau komunei buruzkoa –honen bidez aldatu zen 2012/27/EB Zuzentaraua, bai energia berriztagarrien komunitateei, bai herritarren energia komunitateei dagokienez ere–. Lehenengoak, energia berriztagarrien komunitateak, berariaz jasotzen dira sektore elektrikoari buruzko Estatuko araudian, hornidura elektrikoaren jardueran parte hartzen duten subjektu berritzat hartuta.

Bestalde, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legeak hainbat neurri jasotzen ditu herritarrek eta energia komunitateek energia berriztagarrien sorreran eta zerbitzu energetikoen eskaintzan parte hartzea sustatzeko.

Aurrekoarekin batera, 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planak (NEP 2030) zenbait ekintza aurreikusten ditu energia komunitateak eratzeko, energiaren erabiltzaileak ardatz dituen energia-sistema baterako trantsizio energetikoa bultzatzeko, komunitatea sortuz eta eraldaketa prozesu horretan teknologia aplikatuz.

Nahiz eta etengabe hazten ari den errealitatea izan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituen urriaren 21eko 64/2022 Foru Aginduaren babesean, haiei laguntza ematen jarraitzen du askotariko tresnen bidez, eta laguntzen deialdi hau horietako bat da, aukera ematen baitu honako neurri hauek diruz laguntzeko:

1. Energia komunitateak definitu eta eratzeko parte-hartze prozesuak.

2. Jadanik eratuta dauden energia komunitateek aurrera eraman behar dituzten jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza.

3. Inbertsioak energia berriztagarrietako, energia-efizientziako eta mugikortasun jasangarri eta partekatuko proiektuetan, eta energia-eskariaren kudeaketa.

4. Energia komunitateen aldeko hitzarmenak edota espazio lagapenak garatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea energia komunitateei trantsizio energetikorako laguntzak emateko 2026an.

2. Dirulaguntza arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira.

3. Deialdi honen konpromisoei erantzuteko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTU-PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

820001 82500 7819 425209: Energia komunitateentzako laguntzen deialdia

2026

803.735

Halaber, gehienez ere 600.000 euroko kopuru gehigarria finkatzen da, zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da. Kopuru gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan xedatutako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Helburua eta xedea.

Honako helburu hauek ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 (EB) Zuzentarauak (haren bidez aldatu ziren 2010/31/EB Zuzentaraua, eraikinen energia-efizientziari buruzkoa, eta 2012/27/EB Zuzentaraua, energia-efizientziari buruzkoa):

–Berotegi-efektuko gasen isuriak %40 murriztea 1990eko isuri-mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Batasunak dituen helburuen araberako energia-aurrezpena lortzea.

Bestalde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2023ko irailaren 13ko 2023/955 (EB) Zuzentarauak 8. artikuluan ezartzen duenez, estatu kideek energiaren azken erabileraren aurrezki metatua izan behar dute (zuzentarau hori energia-efizientziari buruzkoa da eta 2023/955 (EB) Erregelamendua aldatzen du). Exijitzen den energia-aurrezpena lortze aldera, estatu kideek energia komunitateen rola kontuan hartu eta sustatuko dute aplikatzekoak izanen diren neurriak diseinatzerakoan.

Laguntzen deialdi honen xedea da aurrez aipatu diren eta Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legean nahiz 2030 Horizontea Nafarroako Energia Planean ezarritakoarekin bat datozen helburuak lortzen laguntzea, horietan sustatu egiten baitira energia komunitateak, energia berriztagarrien sistemen kudeaketan eta garapenean duten parte-hartzea bultzatze aldera.

Horrela, bada, energia komunitateei, 2026an, trantsizio energetikorako laguntzak emateko deialdiak xede du honako neurri hauek finantzatzea:

NEURRIA

IZENA

1

Energia komunitateak definitu eta eratzeko parte-hartze prozesuak.

2

Dagoeneko eratuta dauden energia komunitateek egin beharreko jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza.

3A

Inbertsioak energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta eskariaren kudeaketan, herritarren energia komunitateetan.

3B

Inbertsioak energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta eskariaren kudeaketan, industriako energia komunitateetan.

4

Energia komunitateen aldeko hitzarmenak edota espazio lagapenak garatzea.

2. oinarria. Onuradunak.

1. Laguntza hauen onuradunak energia komunitateak izanen dira, izaera hori baldin badute Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren urriaren 21eko 64/2022 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritako definizioarekin bat (foru agindu horren bidez ezarri ziren Nafarroan energia komunitateak sustatzeko neurriak).

Dirulaguntza honetarako, herritarren energia komunitateak direla ulertuko da baldin eta haien bazkideen %50 baino gehiago pertsona fisikoak, jarduera ekonomikorik gabeko pertsona juridikoak eta toki entitateak badira, eta, bestalde, industriako energia komunitateak direla ulertuko da baldin eta bazkideen %50etik gora jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak edo juridikoak badira.

Aurreko oinarrian deskribatutako 1. neurriaren babesean jasotako jarduketen kasuan (oraindik eratu gabeko energia komunitateak), pertsona fisikoen, autonomoen, pertsona juridikoen edo nortasun juridikorik gabekoen taldearen ordezkariak laguntzen onuradun gisa jardunen du, kideen arteko lankidetzako esparru akordio batean oinarrituta. Akordio horretan, hain zuzen, izendatuko da ordezkaria.

2. Hauek dira onuradun izateko betebeharrak:

a) Laguntza eskatzeko unean, izena emanda egotea Energia Komunitateen Erregistroan.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/registro-publico-de-comunidades-energeticas

b) Laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira entitate juridikoak, baldin eta betetzen badituzte energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren urriaren 21eko 64/2022 Foru Aginduaren 4., 7., 9., 10. eta 11. artikuluetan ezarritako baldintzak.

c) Bere jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen helburuetan (erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta Taxonomiari buruzko 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du).

Baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da laguntza eskaerari erantsitako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

Egoera horretan dauden entitateak laguntzen onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun-plan bat prestatu badute indarreko legerian aurreikusitako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku-kasuetan ez egotea.

f) Aurretik Administrazioak emandako edozein laguntza edo dirulaguntza itzultzeko betebeharrik ez izatea bete gabe, eta emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat berreskuratzeko agindu baten mende ere ez egotea, agindua eman bada laguntza legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela deklaratu delako Europako Batzordearen erabaki baten ondorioz, edo emateko erabakia hartzean ezarritako baldintzak, era batean edo bestean, bete ez direlako.

g) Zergen arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez du egiaztagiri hori aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharrak egunean dituela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

3. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, ezin izanen dira onuradun izan zuzenbide publikoko entitateez bestelako pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta irabazi-asmorik badute eta betetzen ez badituzte Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak.

Honako agiri hauen bidez frogatuko da bete direla ordainketa-epeak:

a) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten pertsona fisiko eta juridikoen kasuan: ordezkaritza-ahal nahikoa duen pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiria, edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio organoak edo behar adinako ordezkaritza-ahala duen organo baliokideak sinatutako ziurtagiria, non adieraziko baita bete direla abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak. Egoera hori egiaztatzeko, b) letran adierazitako frogabideren bat ere erabil dezakete.

b) Kontabilitate-araudiaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek honako hauen bidez frogatzen ahal dute:

1.–Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria, jasoko duena auditatutako azken urteko kontuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioaren transkripzio banakatua, kontu horietatik ondorioztatzen denean lortu dela abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila, atal honetan zehaztutakoa (%90), oinarri hartuta uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioa.

Ziurtagiri hori baliozkoa izanen da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.

2.–Aurreko ziurtagiria ezin bada egin, KAEOn inskribatutako auditore batek egindako "Adostutako prozeduren gaineko txostena", non adieraziko baita ezen aztertu dela sozietatearen hornitzaileei erreferentziazko data batean ordaintzeke dauden fakturen lagin adierazgarri bat (epeak bete direla ziurtatzeko kontuan hartutako data deialdiaren argitalpen-data baino geroagokoa izan beharko da) eta ez dela salbuespenik detektatu abenduaren 29ko 3/2004 Legean jasotako ordainketa-epeak betetzeko orduan, edo, halakorik detektatu bada, ez dutela eragozten hurrengo paragrafoan eskatzen den betetze-maila lortzea.

Ondorio horietarako, baldintza hori betetzat joko da 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzeko maila %90ekoa edo handiagoa denean (18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren atalean ezarritako ehunekoa).

Nahi izanez gero, dokumentazio hori laguntza-eskaerarekin batera aurkezten ahalko da, eta, une horretan aurkeztu ezean, hilabeteko epea emanen da horretarako, dirulaguntza emateko ebazpenean. Hala ere, b) letrako dokumentazioa ezin bada lortu epe hori baino lehen, eskatu izanaren egiaztagiria aurkeztuko da, eta, lortutakoan, bost egun naturaleko epe luzaezinean aurkeztuko da.

Epe hori eskatutako dokumentazioa aurkeztu gabe iraganik, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

4. Atal honetan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, laguntzaren eskaeran jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da, eta baldintzak betetzen jarraitu beharko da laguntza ordaindu arte.

3. oinarria. Gastu diruz lagungarriak, gauzatze aldia eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. II. eranskinean zehaztutako neurrietan aipatzen diren jarduketak izanen dira dirulaguntzen xede, Nafarroan eginak badira, betiere.

Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, baldin onuradunak berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badu. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

2. Inbertsioak egiteko epea 2025eko urriaren 16tik 2026ko urriaren 15era bitartekoa izanen da. Jarduketa gauzatutzat joko da gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean.

3. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren intentsitatea 2., 3. eta 4. neurrietarako %5 areagotzen ahalko da onuradunak egiaztatzen badu III. eranskinean genero berdintasuna sustatzeko nahiz energia pobreziaren aurka jasotako neurrietako baten bat hartuko duela 2026an. Aurreko urteetako laguntzen deialdian laguntza gehigarri hori jaso zuten entitateei ez zaie berriz emanen.

4. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta muga-egunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko.

2. Laguntzen eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen fitxa erabiliz (aurrerantzean, laguntzen fitxa). Eskaneatuta aurkeztu beharko dira, dokumentu bereizietan eta jarraian adierazten den moduan behar bezala identifikatuta:

a) II. eranskinean deskribatutako neurri bakoitzerako exijitzen den dokumentazioa.

b) Kasua bada, ordezkaritza-ahalen egiaztagiria.

Eskaera bana aurkeztuko da II. eranskinean jasotakoen artean gauzatu nahi den neurri bakoitzeko.

3. Aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioak ez badituzte betetzen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluko baldintzak, organo kudeatzaileak entitate eskatzaileari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

II. eranskinean eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu.

5. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Energia Planaren Atala) aurkezten diren eskaerak alderatuko ditu II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, haiekin lehentasun-hurrenkera ezartzeko. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun-hurrenkera hori ezartzea.

2. Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTU-KREDITUA

1.–Energia komunitateak definitzeko eta eratzeko parte-hartze prozesuak

40.000 euro

2.–Lehendik eratuta dauden energia komunitateek egin beharreko jarduketen plangintza, laguntza eta aholkularitza

40.000 euro

3A.–Inbertsioak energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta eskariaren kudeaketan, herritarren energia komunitateetan

503.735 euro

3B.–Inbertsioak energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta eskariaren kudeaketan, industriako energia komunitateetan

200.000 euro

4.–Energia komunitateen aldeko hitzarmenak eta/edo espazio lagapenak garatzea

20.000 euro

3. Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, neurri bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte, honela banatuta:

Neurriren batean aurrekontu erabilgarririk badago, aurrekontu-kreditua erabiltzen ahalko da neurrietako eskaerak estaltzeko (halakorik badago), honako lehentasun ordena honi jarraituz: 3A neurria, 3B neurria, 1. neurria, 2. neurria eta 4. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Aurreko paragrafoan azaldutakoa egin ostean ere, neurriren batean saldo erabilgarririk geldituz gero, neurri horretan laguntzaren gehieneko zenbatekoak mugatutako eskaerei erantzunen zaie, oinarrietan adierazitako laguntzaren ehunekoa osatu arte; eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei erantzunen zaie, lehentasun-hurrenkera honi jarraituta: 3A neurria, 3B neurria, 1. neurria, 2. neurria eta 4. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraikiz.

4. Energia Planaren Atalak II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, eta, bertan, entitate onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko da.

Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan jasoko dira, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, hala badagokio, ezetsi diren eskaerak, eta, horien artean, aurrekontu-baliabideen mugagatik ezetsitakoak.

Ebazpena gehienez bi hilabeteko epean emanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez jakinaraziko da.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

5. Baldin eta dirulaguntza eman ondotik eta justifikatzeko epea bukatu baino lehen neurriren batean kreditua askatzen bada, honako hauei laguntza osagarria ematen ahalko zaie:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik zegokien dirulaguntza guztia (%100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 3A neurria, 3B. neurria, 1. neurria, 2. neurria eta 4. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere kreditu erabilgarririk baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua askatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

c) Oraindik saldo erabilgarririk badago, laguntzaren gehieneko zenbatekoagatik mugaturik suertatu diren eskaerei erantzunen zaie, oinarrietan adierazitako laguntzaren ehunekoa osatu arte, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

6. Krediturik askatzen bada gauzatutako inbertsioak justifikatzeko epea amaitu eta gero, laguntza gehigarriak ematen ahalko zaizkie beren laguntza mugatuta izan duten onuradunei, aurreko ataleko a eta c irizpideei jarraikiz.

Halaber, ez bada izan aurrekontu-kreditu faltagatik ezetsitako eskaerarik, laguntza gehigarriak ematen ahalko zaizkie laguntzaren gehieneko zenbatekoagatik laguntza mugatuta izan duten onuradunei, dagokien laguntza portzentajea osatu arte.

6. oinarria. Aurrerakinak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoarekin bat, laguntzen onuradun diren irabazi-asmorik gabeko entitateek, nahikoa baliabide ez dutela egiaztatu beharrik gabe, ordainketa aurreratua eskatzen ahalko dute, emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada eta ordainketa aurreratuak emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %60 gainditzen ez badu. Ordainketa aurreratua justifikatzeko, 7. oinarrian ezarritakoari men eginen zaio.

7. oinarria. Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa.

1. Onuradunek 2026ko urriaren 15a baino lehen justifikatu beharko dute zer jarduketa egin duten; horretarako, telematikoki eta laguntzen fitxa baliatuz aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau:

a) Egindako jarduketen fakturak, onuradunaren izenean.

1. neurrian jasotako jarduketen kasuan (oraindik eratu gabeko energia komunitateak), pertsona fisikoen, autonomoen, pertsona juridikoen edo nortasun juridikorik gabekoen taldearen ordezkariaren izenean egon beharko dute fakturek, kideen arteko lankidetzako esparru akordio batean oinarrituta. Akordio horretan, hain zuzen, izendatuko da ordezkaria, zeinak laguntzen onuradun gisa jardunen baitu.

Faktura bat baino gehiago egonez gero, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

b) Fakturen ordainagiriak.

c) Gastu diruz lagungarriren bat 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo, eta obrak gauzatzeko kostuen kasuan), edo 12.000 eurotik gorakoa (ekipo-ondasunak erosteko edo aholkularitza- nahiz laguntza-enpresek zerbitzuak ematen dituzten kasuetan), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen "Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa" formularioan. Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik, merkatuan behar adina erakunde hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, gai horiek aipatu formularioan frogatu beharko dira.

d) Onuradunak dirulaguntza jasotzeko banku-kontuaren eguneraketa. Izapide hori "Kontuen eta ordainketen kontsulta" izapidearen bitartez egiten ahalko da, edo deialdiaren fitxan eskuragarri dagoen Transferentzia bidez ordaintzeko eskaeraren inprimakia aurkeztuz.

e) II. eranskinean zehazten den dokumentazioa.

2. Frogagiriak aztertuta, organo kudeatzaileak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamen arrazoitua. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena betetzen direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

3. Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, kobratu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du, frogagiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

8. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Entitate pribatuek, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean, telematikaz aurkeztu beharko dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzen fitxaren bidez. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori jasoko da adierazpenean).

Foru lege horren 3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen da emandako dirulaguntza ordaindu, eta, aurreratutakoa itzuli beharko dute, kasua bada, salbu eta 5. ataleko justifikazioarekin batera (Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa) aurkezten badute informazio hori, II. eranskineko neurri bakoitzari dagokionez; halakoetan, ordainduko den laguntzaren zenbatekoa %5 murriztuko da.

b) Ebazpen honen 4. eta 7. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan gauzatu eta justifikatu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren jarduketak.

c) Ondasunak dirulaguntza ematea eragin duen xede zehatzerako erabili behar dituzte zazpi urtez, gutxienez, laguntza emateko ebazpena ematen den egunetik hasita.

d) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

Halaber, dirulaguntza ematean kontuan izan den edozein inguruabar (objektibo nahiz subjektibo) aldatzen bada, horren berri eman beharko dute.

e) Organo kudeatzaileari komunikatzea beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko, 10. oinarrian aurreikusitako ondorioetarako. Jakin bezain laster egin behar da komunikazio hori.

Energia-aurrezkiak eskualdatuz (EAZa bidez) lortutako diru-sarreren kasuan, diru-sarrera horiek jakinarazi beharko dira, frogatzearren horiek laguntzari baturik (dela onartutako laguntza, dela ordaindutakoa) ez dela gainditzen diruz lagundutako zenbatekoaren %100, hamargarren oinarrian ezarri bezala.

f) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan, laguntza emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, laguntza itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, aurreikusi da laguntza %5 murriztea baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa egiten bada zazpigarren oinarrian ezarritako epean.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak zilegi izanen du beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egitea, egiaztatzeko benetan gauzatu direla dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak, bai eta, funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

9. oinarria. Bitarteko elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitateen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez (GHEB).

10. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta metaketa arauak.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

Onuradunak jarduketa bera egiteko bateragarriak diren dirulaguntzak hartzen direnean, dirulaguntzen zenbatekoa (bakarka hartuta nahiz beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuk eta dirulaguntzaren xede den jardueraren baliabide propioak gehituta) ez da inola ere izanen onuradunak egin beharreko jarduketaren kostua baino handiagoa, hala ezarririk baitago Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 16.3 artikuluan.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira energia-aurrezkiak eskualdatuz (EAZa bidez) lortutako diru-sarrerak; izan ere, diru-sarrera horien eta dirulaguntzaren baturak ere ezin du gainditu jarduketaren kostua. Energia-aurrezpenaren ziurtagiria (EAZa) agiri elektroniko bat da, azken energia-kontsumoan aurrezpena lortu dela aitortzen duena, urtarrilaren 24ko 36/2023 Errege Dekretuaren 2.b) artikuluaren arabera.

Orobat, energiaren-aurrezpenaren ziurtagiria erregistratu daitekeenez energia-aurrezpen ziurtatua lortu zuen jarduketa egin ondoko hiru urteetan, onuradunak organo emaileari jakinarazi beharko dizkio laguntza kobratu ondoren izandako diru-sarrerak, hark egiazta dezan ez dela inola ere gainditu diruz lagundutako kostuaren %100.

11. oinarria. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira.

12. oinarria. "De minimis" laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu horren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua zehaztea (2023ko 2831. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan laguntza eman aurreko hiru urteetan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.

Ondorio horietarako, eskatzaileek "de minimis" laguntzen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, Estatuko Administrazio Orokorreko Kontu-hartzailetzak emana, laguntzarako eskaera egiten dutenean.

13. oinarria. Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

II. ERANSKINA.–NEURRI DIRUZ LAGUNGARRIAK

1. neurria.–Energia komunitateen parte-hartze eta eratze prozesuak.

1. Jarduketa diruz lagungarriak:

Honako hauek dira jarduketa diruz lagungarriak:

–Talde eragilea eta energia komunitatea eratzeko parte-hartze prozesua definitu eta garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

–Energia komunitatea erakunde juridiko gisa eratzeko prozesua definitu eta garatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

Deialdiaren fitxan jasotzen dira neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak.

Energia komunitatea eratzeko parte-hartze prozesuaren gastu diruz lagungarriek fase hauek guztiak izanen dituzte:

1.1. Parte hartzeko prozesua:

–1. fasea: parte hartzeko prozesua diseinatzea.

–2. fasea: sentsibilizazioa, informazioa zabaltzea eta energia komunitatearen ernamuina izanen den talde eragilea sortzea.

–3. fasea: Parte-hartze prozesua, energia komunitatearen talde eragileari prestakuntza eta trebakuntza emateko.

–4. fasea: energia komunitatearen lehen ekimenak definitzea.

1.2. Prozesu eratzailea:

–5. fasea: energia-komunitatea entitate juridiko gisa eratzea.

–6. fasea: parte hartzeko prozesu eratzailearen emaitza itzultzea eta zabaltzea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Diruz laguntzen ahal den gastuaren %60ko laguntza emanen da, baina 8.000 euro gehienez. Laguntzaren portzentajea beste %10 areagotzen ahalko da ezaugarri hauetako bakoitzarengatik:

–Gutxienez ere ETE batek hartzen du parte energia komunitatean eta/edo talde eragilean.

–Energia komunitatea garatuko den herriko toki entitateak hartzen du parte.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Balorazio irizpideei buruzko formularioa (eredua eskuragarri dago deialdiaren fitxan).

b) Dirulaguntzaren xede diren laguntza teknikoen aurrekontu xehakatua, jasotzen dituena neurri honen 1. puntuan definitutako faseak.

c) Diruz lagundutako jarduketa ekonomia sozialeko kooperatibek edo entitateek egiten badute oso-osorik, horren justifikazioa.

d) Jarduketa egiten bada toki ekintzako taldeekin edo eskualdeko garapen agentziekin elkarlanean, bi aldeen arteko lankidetza-hitzarmena aurkeztu beharko da.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Diruz lagundutako jarduketa ekonomia sozialeko kooperatibek edo entitateek egin dute oso-osorik. (40 puntu):

b) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatuko da osorik –halako udalerritzat hartzeko irizpidea Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) ezarri du, Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean– (40 puntu)

c) Diruz lagundutako jarduketa tokiko ekintza taldeekin edo landa eremuetan jarduera ekonomikoa sustatzen duten eskualdeko garapen agentziekin elkarlanean egiten da. (20 puntu)

Elkarlan hori egiaztatzeko alde biek izenpetutako lankidetza-akordio bat aurkeztuko da.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera hartuko da kontuan horren gainean ebazteko. Berdinketak bere horretan segitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da azken irizpidea.

5. Laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Onuradunek dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte honako hauek:

a) Dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, 8. oinarriko 1.a atalarekin bat.

b) Onuradunak irabazi-asmoa duten entitateak badira eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzak jaso badituzte (deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa guztiak batuta kalkulaturik), abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeari buruzko egiaztagiria, 2. oinarriko 2. atalarekin bat (lege horrek neurriak ezartzen ditu merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko).

6. Jarduketa justifikatzeko dokumentazio espezifikoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako jarduketak justifikatzeko.

6.1. Parte-hartze prozesua justifikatzeko dokumentazio espezifikoa:

1. Parte-hartze prozesuaren memoria, barnean direla:

–Egindako parte-hartze prozesuaren deskribapena.

–Talde eragilea sortzeko egindako jarduketen deskribapena, baita sentsibilizazio- eta informatika-jarduketena ere

–Talde eragilean parte hartu dutenen zerrenda.

–Parte-hartzeko prozesuan egindako saioetako argazkiak eta aktak.

–Definitutako lehenengo ekimenen deskribapena:

  • Gobernantza.
  • Helburuak.
  • Jarduerak.
  • Onuradunak.
  • Beste batzuk.

6.2. Eratzeko prozesua justifikatzeko dokumentazio espezifikoa:

1. Eratutako energia komunitatearen IFKa.

2. Energia komunitateko parte-hartzaileen zerrenda.

3. Parte hartzeko eta eratzeko prozesuaren emaitza partekatzeari eta zabaltzeari buruzko memoria.

2. neurria.–Energia komunitateen jardueren plangintza, laguntza eta aholkularitza

1. Jarduketa diruz lagungarriak:

Diruz lagungarritzat hartzen dira gutxienez ere jarduera hauetako baten bat gauzatzeko beharrezko laguntzak edota gastuak:

–Energia komunitateei laguntzea kudeaketa eta antolamendu sozialen hasierako jarduketetan, eta aholku ematea lehenengo energia jarduerak abian jartzean (hala nola autokontsumoko energia sortzeko aurreproiektuak, energia-efizientziakoak, mugikortasun jasangarri eta partekatukoak).

–Energia komunitatea garatzeko planak definitzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko zerbitzuak kontratatzea.

Deialdiaren fitxan jasotzen dira neurri horrekin lotutako terminologiaren definizioak.

Neurri honen babesean gauzatutako laguntzek fase hauetako baten bat hartu beharko dute barnean garatutako jarduketaren arabera:

1.1. Energia komunitateei laguntza eta aholkularitza ematea:

–7. fasea: Energia komunitateari laguntzea, kudeaketa eta antolamendu sozialaren hasierako jarduketetan.

–12. fasea: Energia komunitateari aholku ematea lehenengo energia jarduerak abian jartzeko.

1.2. Laguntza teknikoak eta juridikoak planak definitzeko:

–8. fasea: Komunikazio- eta zabalkunde-plana idaztea.

–9. fasea: Lan-plana idaztea.

–10. fasea: Bideragarritasun-plana eta negozio eredua idaztea.

–11. fasea: Finantzaketa-plana idaztea.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Diruz laguntzen ahal den gastuaren %65eko laguntza emanen da, baina 7.000 euro gehienez onuradun bakoitzeko. Laguntzaren zenbatekoa %5 areagotzen ahalko da 3. oinarriko 4. atalarekin bat.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:

a) Balorazio irizpideei buruzko formularioa (eredua eskuragarri dago deialdiaren fitxan).

b) Dirulaguntzaren xede diren laguntza teknikoen aurrekontua.

c) Diruz lagundutako jarduketa ekonomia sozialeko kooperatibek edo entitateek egiten badute oso-osorik, horren justifikazioa.

d) Genero berdintasuna sustatzeko edo energia pobreziaren aurkako neurriren bat hartzen bada 2026an, betiere II. eranskinean azaldutakoetatik, horien egiaztagiria.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Energia komunitateko bazkideak (40 puntu gehienez).

  • a. Toki entitate bat edo batzuk energia komunitateko bazkide badira. (20 puntu).
  • b. ETE bat edo batzuk energia komunitateko bazkide badira. (20 puntu).

b) Zuzendaritza-batzordeko kideen erdiak gutxienez jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak badira (10 puntu).

c) Laguntza guztiak ekonomia sozialeko entitateek edo kooperatibek egiten badituzte (30 puntu):

d) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatzen bada osorik –halako udalerritzat hartzeko irizpidea Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) ezarri du, Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean– (20 puntu).

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera hartuko da kontuan horren gainean ebazteko. Berdinketak bere horretan segitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da azken irizpidea.

5. Laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Onuradunek dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte honako hauek:

a) Dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, 8. oinarriko 1.a atalarekin bat.

b) Onuradunak irabazi-asmoa duten entitateak badira eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzak jaso badituzte (deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa guztiak batuta kalkulaturik), abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeari buruzko egiaztagiria, 2. oinarriko 2. atalarekin bat (lege horrek neurriak ezartzen ditu merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko).

6. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako gastuak justifikatzeko:

6.1. Energia komunitateei laguntza eta aholkularitza emateko jarduketen kasuan (2. neurri honetako 1.1 atala), laguntza eta/edo aholkularitza prozesuaren memoria bat aurkeztuko da.

6.2. Planak definitzeko laguntza tekniko eta juridikoen kasuan (2. neurri honetako 1.2 atala), diruz lagundutako planaren kopia bat aurkeztuko da

3. neurria.–Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan, energia-efizientzian eta mugikortasun jasangarrian eta energia eskariaren kudeaketan

3A neurria. Inbertsioak energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta eskariaren kudeaketan, herritarren energia komunitateetan.

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Diruz lagungarria izanen da inbertsioak egitea energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta energia eskariaren kudeaketan, barne direla proiektua diseinatu eta idaztearen eta obra zuzendaritzaren kostuak, kasua bada, diruz lagundutako guztizko gastuaren %15eko mugarekin.

Autokontsumo elektrikoko instalazioetarako jarduketen kasuan, honako lan hauekin lotutako gastuak izanen dira diruz lagungarriak: sortze instalazioa banaketa sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren lanak eta jarduketen xede den estalkiaren zatian amiantoa kentzearekin lotutakoak.

Autokontsumo elektrikoko instalazioen kasuan, ez dira diruz lagungarriak izanen zerbitzuan dagoen sarearen banaketa sareko instalazioak indartzeko, moldatzeko, egokitzeko edo eraberritzeko lanak, instalazio berriak sartzeko beharrezkoak direnak. Era berean, ez dira diruz lagungarriak izanen banatzaileari laga beharreko sare-luzapen berrirako egin behar diren lanak, egungo banaketa-saretik eskatzailearen jabetzako lehen elementurainokoak.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa honako taula honetan adierazitakoa izanen da, diruz laguntzen ahal den jardueraren tipologiaren arabera, eta %5 handitzen ahalko da 3.4 oinarrian definitutakoaren arabera, onuradun bakoitzeko 80.000 euroko gehieneko mugara arte.

JARDUKETA MOTA

LAGUNTZA PORTZENTAJEA

Energia berriztagarri elektrikoak

55

Energia berriztagarri termikoak

55

Mugikortasun jasangarria

35

Energia eskariaren kudeaketa

35

Energia-efizientzia

25

Jarduketen xede den estalkiaren zatian amiantoa kentzearekin lotutako gastuei dagokienez, 600 euro/kWp izanen da, gehienez, kostu diruz lagungarria kontzeptu horretarako.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Balorazio irizpideei buruzko formularioa (eredua eskuragarri dago deialdiaren fitxan).

b) Aurreikusitako jarduketaren aurreproiektua edo memoria.

c) Genero berdintasuna sustatzeko edo energia pobreziaren aurkako neurriren bat hartzen bada 2026an, betiere II. eranskinean azaldutakoetatik, horien egiaztagiria.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Energia komunitateko bazkideak (50 puntu gehienez).

  • a. Toki entitate bat edo batzuk energia komunitateko bazkide badira. (20 puntu).
  • b. ETE bat edo batzuk energia komunitateko bazkide badira. (20 puntu).
  • c. Zuzendaritza-batzordeko kideen erdiak gutxienez jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak badira (10 puntu).

b) Energia berriztagarriak noraino ezarri diren (20 puntu gehienez).

–Eskatzaileak ez badu energia berriztagarrien instalaziorik: 20 puntu.

–Eskatzaileak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baditu: 10 puntu.

–Eskatzaileak energia berriztagarrien hiru instalazio baino gehiago baditu: 0 puntu.

c) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatzen bada osorik –halako udalerritzat hartzeko irizpidea Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) ezarri du, Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean– (20 puntu)

d) Proiektuak alor bateko baino gehiagoko jarduketak definitzen baditu (10 puntu gehienez):

–Hiru alor edo gehiago: 10 puntu.

–Bi alor: 5 puntu.

–Alor bakarra: 0 puntu.

Alor desberdintzat joko dira honako jarduketa hauek:

–Energia elektriko berriztagarria sortzea.

–Energia termiko berriztagarria sortzea.

–Energia-efizientzia.

–Mugikortasun jasangarria.

–Energia eskariaren kudeaketa.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera hartuko da kontuan horren gainean ebazteko. Berdinketak bere horretan segitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da azken irizpidea.

5. Laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Onuradunek dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte honako hauek:

a) Dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, 8. oinarriko 1.a atalarekin bat.

b) Onuradunak irabazi-asmoa duten entitateak badira eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzak jaso badituzte (deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa guztiak batuta kalkulaturik), abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeari buruzko egiaztagiria, 2. oinarriko 2. atalarekin bat (lege horrek neurriak ezartzen ditu merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko).

6. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

Egindako jarduketaren proiektua edo justifikazio memoria, dagokionaren arabera.

–Hala badagokio, behe-tentsioko instalazio elektrikoen erregistro zenbakia edo eraikinetako instalazio termikoena.

Baldin eta, onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, behe-tentsioko instalazio elektrikoen erregistroa lortu ezin bada, aurkeztu beharko da inguruabar hori egiaztatzen duen dokumentazioa (esaterako, dagokion sare-kudeatzaileak sarbide- eta konexio-baimenak lortzeko atzerapena).

Kasu horretan, aurreko paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da erregistro orokor elektronikoaren bidez, deialdiko espedientea aipaturik; horretarako epea urtebete izanen da, jarduketa justifikatzeko azken egunetik zenbatzen hasita (2027ko urriaren 15era arte).

–Eskatzaileak amiantoa kentzeko laguntza gehigarriaren eskaera sartu badu, aplikatu beharreko araudian ezarritako betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

7. Onuradunen betebeharrak.

Baldin eta, onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ezin izan bada behe-tentsioko instalazio elektrikoen erregistroa aurkeztu jarduketa justifikatzeko azken egunean, dokumentazio hori urtebeteko epean aurkeztuko da, jarduketak justifikatzeko azken egunetik zenbatzen hasita (2027ko urriaren 15era arte).

3B neurria. Inbertsioak energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta eskariaren kudeaketan, industriako energia komunitateetan.

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Diruz lagungarria izanen da inbertsioak egitea energia berriztagarrietako instalazioetan, energia-efizientzian, mugikortasunean eta energia eskariaren kudeaketan, barne direla proiektua diseinatu eta idaztearen eta obra zuzendaritzaren kostuak, kasua bada, diruz lagundutako guztizko gastuaren %15eko mugarekin.

Autokontsumo elektrikoko instalazioetarako jarduketen kasuan, honako lan hauekin lotutako gastuak izanen dira diruz lagungarriak: sortze instalazioa banaketa sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren lanak eta jarduketen xede den estalkiaren zatian amiantoa kentzearekin lotutakoak.

Autokontsumo elektrikoko instalazioen kasuan, ez dira diruz lagungarriak izanen zerbitzuan dagoen sarearen banaketa sareko instalazioak indartzeko, moldatzeko, egokitzeko edo eraberritzeko lanak, instalazio berriak sartzeko beharrezkoak direnak. Era berean, ez dira diruz lagungarriak izanen banatzaileari laga beharreko sare-luzapen berrirako egin behar diren lanak, egungo banaketa-saretik eskatzailearen jabetzako lehen elementurainokoak.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa honako taula honetan adierazitakoa izanen da, diruz laguntzen ahal den jardueraren tipologiaren arabera, eta %5 handitzen ahalko da 3.4 oinarrian definitutakoaren arabera, onuradun bakoitzeko 80.000 euroko gehieneko mugara arte.

JARDUKETA MOTA

LAGUNTZA PORTZENTAJEA

Energia berriztagarri elektrikoak

55

Energia berriztagarri termikoak

55

Mugikortasun jasangarria

35

Energia eskariaren kudeaketa

35

Energia-efizientzia

25

Jarduketen xede den estalkiaren zatian amiantoa kentzearekin lotutako gastuei dagokienez, 600 euro/kWp izanen da, gehienez, kostu diruz lagungarria kontzeptu horretarako.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Balorazio irizpideei buruzko formularioa (eredua eskuragarri dago deialdiaren fitxan).

b) Aurreikusitako jarduketaren aurreproiektua edo memoria.

c) Genero berdintasuna sustatzeko edo energia pobreziaren aurkako neurriren bat hartzen bada 2026an, betiere II. eranskinean azaldutakoetatik, horien egiaztagiria.

d) Energia komunitatearen estatutuak, 3. neurri honen baitako 4.b atalean azaldutako irizpideak baloratzeko.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Energia berriztagarriak noraino ezarri diren (40 puntu gehienez).

–Eskatzaileak ez badu energia berriztagarrien instalaziorik: 40 puntu.

–Eskatzaileak energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baditu: 20 puntu.

–Eskatzaileak energia berriztagarrien hiru instalazio baino gehiago baditu: 0 puntu.

b) Energia komunitateko bazkideak (40 puntu gehienez).

Toki entitate bat edo batzuk energia komunitateko bazkide badira. (20 puntu).

–Puntu bat emanen da energia komunitatearen kide den ETE bakoitzeko, 20 punturaino gehienez ere.

c) Proiektuak alor bateko baino gehiagoko jarduketak definitzen baditu (20 puntu gehienez):

–Hiru alor edo gehiago: 20 puntu.

–Bi alor: 10 puntu.

–Alor bakarra: 0 puntu.

Jarduketa alor desberdintzat hartuko dira hauek:

–Energia elektriko berriztagarria sortzea.

–Energia termiko berriztagarria sortzea.

–Energia-efizientzia.

–Mugikortasun jasangarria.

–Energia eskariaren kudeaketa.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera hartuko da kontuan horren gainean ebazteko. Berdinketak bere horretan segitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da azken irizpidea.

5. Laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Onuradunek dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte honako hauek:

a) Dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, 8. oinarriko 1.a atalarekin bat.

b) Onuradunak irabazi-asmoa duten entitateak badira eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzak jaso badituzte (deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa guztiak batuta kalkulaturik), abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeari buruzko egiaztagiria, 2. oinarriko 2. atalarekin bat (lege horrek neurriak ezartzen ditu merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko).

6. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

–Egindako jarduketaren proiektua edo justifikazio memoria, dagokionaren arabera.

–Hala badagokio, behe-tentsioko instalazio elektrikoen erregistro zenbakia edo eraikinetako instalazio termikoena.

Baldin eta, onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, behe-tentsioko instalazio elektrikoen erregistroa lortu ezin bada, aurkeztu beharko da inguruabar hori egiaztatzen duen dokumentazioa (esaterako, dagokion sare-kudeatzaileak sarbide- eta konexio-baimenak lortzeko atzerapena).

Kasu horretan, aurreko paragrafoan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da erregistro orokor elektronikoaren bidez, deialdiko espedientea aipaturik; horretarako epea urtebete izanen da, jarduketa justifikatzeko azken egunetik zenbatzen hasita (2027ko urriaren 15era arte).

–Eskatzaileak amiantoa kentzeko laguntza gehigarriaren eskaera sartu badu, aplikatu beharreko araudian ezarritako betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

7. Onuradunen betebeharrak

Baldin eta, onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ezin izan bada behe-tentsioko instalazio elektrikoen erregistroa aurkeztu jarduketa justifikatzeko azken egunean, dokumentazio hori urtebeteko epean aurkeztuko da, jarduketak justifikatzeko azken egunetik zenbatzen hasita (2027ko urriaren 15era arte).

4. neurria.–Hitzarmenak garatzea eta/edo espazioak edo instalazioen erabilera lagatzea energia komunitateei

1. Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honek barnean hartzen du hitzarmenak garatzeko eta/edo energia komunitateei espazioak edo instalazioen erabilera lagatzeko beharrezkoak diren laguntza tekniko eta/edo juridikoko laguntza zerbitzuen kontratazioa.

2. Laguntzaren zenbatekoa.

Diruz laguntzen ahal den gastuaren %65eko laguntza emanen da, baina 5.000 euro gehienez onuradun bakoitzeko. Laguntzaren zenbatekoa %5 areagotzen ahalko da 3. oinarriko 4. atalarekin bat.

3. Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da, 4. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Balorazio irizpideei buruzko formularioa (eredua eskuragarri dago deialdiaren fitxan).

b) Dirulaguntzaren xede diren laguntza teknikoen aurrekontua

c) Genero berdintasuna sustatzeko edo energia pobreziaren aurkako neurriren bat hartzen bada 2026an, betiere II. eranskinean azaldutakoetatik, horien egiaztagiria.

d) Kasua bada, aukeran, laguntza eskaerarekin batera, hornitzaileei egin beharreko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ahalko dira, 2.3 oinarrian adierazitakoak.

4. Eskaerak baloratzeko irizpideak

Hauek dira laguntza hau emateko 5. neurriaren arloko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Energia komunitateko bazkideak (60 puntu gehienez)

  • a. Toki entitate bat edo batzuk energia komunitateko bazkide badira. (20 puntu).
  • b. ETE bat edo batzuk energia komunitateko bazkide badira. (20 puntu).
  • c. Zuzendaritza-batzordeko kideen erdiak gutxienez jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak badira (20 puntu).

b) Hitzarmena edo lagapenak administrazio publikoekin gauzatzekoak badira: (20 puntu)

c) Diruz lagundutako jarduketa erronka demografikoko udalerrietan gauzatuko da osorik –halako udalerritzat hartzeko irizpidea Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) ezarri du, Berroneratzeko eta Erronka Demografikoko Planean– (20 puntu)

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa egonez gero, baloratzen ahal diren jarduketen deskribapenean definitutako ordena bera hartuko da kontuan horren gainean ebazteko. Berdinketak bere horretan segitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da azken irizpidea.

5. Laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Onuradunek dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte honako hauek:

a) Dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, 8. oinarriko 1.a atalarekin bat.

b) Onuradunak irabazi-asmoa duten entitateak badira eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntzak jaso badituzte (deialdi honetan diruz lagundutako jarduketa guztiak batuta kalkulaturik), abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa epeak betetzeari buruzko egiaztagiria, 2. oinarriko 2. atalarekin bat (lege horrek neurriak ezartzen ditu merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko).

6. Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 6. oinarrian deskribatutakoaz gainera, berariazko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

–Planifikatutako jarduketa garatzeko hitzarmenaren kopia, eta/edo espazioen edo instalazioen erabileraren lagapena egin dela egiaztatzen duen ziurtagiria, inplikatutako alderdi guztiek sinatua.

III. ERANSKINA.–EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEKO ETA POBREZIA ENERGETIKOAREN AURKAKO NEURRIAK

1. Indarrean dagoen aitorpen edo bereizgarri bat lortu izana tratu- eta aukera-berdintasuneko politikak aplikatzeagatik (adibidez, Berdintasun Ministerioaren "Berdintasuna Enpresan" bereizgarria, Adiskidetze Zigilua, eta abar), berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, plan hori REGCON erregistroan erregistratu bada.

2. Azken bi urteetan berdintasunerako prestakuntza ekintzak diseinatu eta egin izana etengabeko prestakuntzako planean.

3. Entitatearen webgunean, liburuxketan eta komunikazio-kanpainetan hizkuntza idatzi eta bisual ez-sexista erabiltzen dela egiaztatzea, erabilitako euskarriak aurkeztuz.

4. Berdintasunarekiko konpromiso argi eta agerikoa egiaztatzea (aipatua balio edo printzipio gidarien artean, webgunean, liburuxketan, publizitate kanpainetan eta abarretan).

5. Frogatzea badela aurrekontuko partida berariazko bat, egiteko emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekintzak.

6. Gobernantza-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua dela egiaztatzea.

7. Pobrezia energetikoaren aurkako neurriak hartu direla egiaztatzea; besteak beste, kontsumitzaile kalteberak Energia Komunitatean sartu direla egiaztatzea.

Iragarkiaren kodea: F2517253