2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Lehendakaritzaren eskumenak Lehendakariordetzari eskuordetzea
Honen bidez ohartarazten da Steven A. Leiper Ocariz jaunak, Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakariak, 2026ko urtarrilaren 9an, 1/2026 zenbakidun ebazpena eman zuela. Ebazpenaren testu osoa jarraian transkribatzen da:
"Kontuan harturik Izarbeibarko Mankomunitatearen Lehendakaritzari dagokiola haren legezko ordezkaritza eta haren eskumenak baliatzeko behar diren egintzak eta agiriak sinatzea, Mankomunitatearen estatutuetan eta aplikatzekoa den toki araubidearen araudian xedatutakoarekin bat.
Ikusirik 2026ko urtarrilaren 15ean goizeko 09:30ean Ziraukiko Udaletxean nahitaezko desjabetzearen arloko administrazio-egintza bat egitea aurreikusita dagoela, zehazki Ziraukiko edateko uren araztegiaren gordailu nagusia eraikitzeko proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko eta, hala badagokio, behin betiko okupatzeko aktak egitea, eta egintza horretan beharrezkoa dela Mankomunitatearen izenean agertzea eta sinatzea, eta, data berean, organo judizialek Mankomunitate honi zitazioa egin diotela egoitzan agertzeko.
Mankomunitatearen Estatutuen 26.6 artikulua eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua aplikatuz, eskumenak eskuordetzeari eta sinadura delegatzeari buruzkoak, bai eta gainerako araudi aplikagarria ere,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakariorde Javier Nuin Lacheta jaunari eskuordetzea Mankomunitatearen izenean ordezkaritza eta sinadura egiteko eskumena, soilik nahitaezko desjabetze ekitaldira joateko, 2026ko urtarrilaren 15ean goizeko 09:30etan Ziraukiko Udaletxean, eta egintza horrekin zerikusia duten agiriak sinatzeko.
Bigarrena.–Ebazpen honek sinatzen den egunetik aurrera eragingo du.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lehendakariorde delegatuari eta honen ondorioak jasan ditzaketen administrazio zerbitzuei.
Laugarrena.–Honakoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan."
Garesen, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2600541