16. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

103/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira abenduaren 18ko 28ko 3749/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Osasun Mentaleko erizain lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaien.

Ikusirik akatsak egin direla izendapen proposamenaren txostenean, bidezkoa da ebazpen hori zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako ebazpen honetan atzemandako akatsak zuzentzea: 3749/2025 Ebazpena, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Osasun Mentaleko erizain lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Honela dioen tokian:

Irekia

SALVADOR OLANGUA, YOHANA

71908

FUNTZIONARIOA

EGUNEKO I. OSPITALEA

IRUÑA

Irekia

PASCUAL RODRIGUEZ, MARTA

71711

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Honela behar du:

Irekia

SALVADOR OLANGUA, YOHANA

71711

FUNTZIONARIOA

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

PASCUAL RODRIGUEZ, MARTA

71908

FUNTZIONARIOA

EGUNEKO I. OSPITALEA

IRUÑA

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2600529