2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aldaketa, Udal Planeko UE18 exekuzio unitateko jarduketa-sisteman. Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2025eko abenduaren 29ko bilkura berezian, erabaki zuen behin betikoz onestea Valtierrako Udal Planeko UE18 exekuzio unitateko jarduketa-sistemaren aldaketari buruzko espedientea, Valtierrako Udalak sustaturik, borondatezko birpartzelazioaren ordez lankidetza izan dadin.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 143. eta 158. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Valtierran, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2517284