16. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Urrozko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik zer xedatzen duen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioaz eta ordainsariez, eta jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki 13. artikuluari.

Aho batez erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsarien araubidea aldatzea, honela:

–Dedikazio partzialik gabeko kideak: 300 euro, Udaleko osoko bilkura bakoitzera egiaz bertaratzeagatik.

–Agiri bidez frogatu behar dira karguan aritzean sortzen diren gastuen ondoriozko kalte-ordainak. Bidaia norberaren ibilgailuan egiteagatik, 0,36 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.

Bigarrena.–Adieraztea zenbateko horiei aplikatuko zaiela egoki den atxikipena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta, indarra duen legeriaren arabera.

Urrozen, 2025eko abenduaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2517006