16. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MADOZKO KONTZEJUA

Gora jotzeko errekurtsoa, 2024ko herri-larreen esleipenaren inguruan

Epatze-deia, 44870099C identifikazio-zenbakia duen interesdunari, Edurne Arribillaga Zarranzek Madozko Kontzejuaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan, 2024ko herri-larreen esleipenaren inguruan.

Horiek horrela, epatze-deia egiten zaio interesdunari, alegazioak egin ahal izan dezan Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen aurka egin nahi izanez gero. Horretarako epea hamar egun baliodunekoa da gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Bertzela, baliatzen ahalko dute urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako edozein (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Madozko Kontzejuan. Hura eskatu nahi izanez gero, idatzi behar da madotz.kontzejua@gmail.com helbidera, aditzera emanez zer helbide elektronikotara nahi den bidaltzea.

Madotzen, 2025eko abenduaren 31n.–Kontzejuko burua, Arantzazu Aldanondo Otamendi.

Iragarkiaren kodea: L2517313