2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 39. artikuluan. Hasierako onespena
Itzako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea zuen Eraikingintza-ordenantzaren 39. artikuluan, zeinak finken itxiturak ditu hizpide.
Ordenantzaren aldaketaren onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Itzan, 2025eko abenduaren 31an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2517336