2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
1. poligonoko 304. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Jendaurrean jartzea
Fontellasko Udalak espediente bat ireki du, 1. poligonoko 304. lurzatiaren ("El Molino" alderdia) kalifikazio juridikoa aldatzeko: gaur egun ondare-ondasun gisa kalifikatuta dago, baina jabari pribatuko ondasun gisa kalifikatu nahi da. Izan ere, eta aintzat hartuta lurzatiaren tamaina eta kokapena, soberako lurzati gisa kalifikatu daiteke, gero zuzenean saltzeko lurzati mugakidearen jabeari.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, hartara bete dadin Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 12. Artikuluan xedatutakoa. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.
Fontellasen, 2025eko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2517055