2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Xehetasun-azterketa UC-4an. Hasierako onespena
Doneztebeko Udaleko Alkateak, 2026ko urtarrilaren 12an eman 3/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Doneztebeko UC-4an, M.ª Teresa Monente Mozas arkitektoak idatzi eta Leitzako errepideko 9ko jabeek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Donezteben, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2600468