16. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Interesdunak epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 25-02226 gora jotzeko errekurtsoan, zeinak xede baitu Aratzuriko desjabetze-espediente bat

Ikusirik ezen, 2025eko abenduaren 22an, Udal honi jakinarazi zaiola Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak emandako probidentzia bat, hizpide duena Imelda Flores Garcíak jarritako 25-02226 gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso horrek kontra egiten dio Oltza Zendeako Udaleko osoko bilkurak 2025eko urriaren 23an hartutako erabaki bati, zeinak partez baiesten baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, jarri zena Osoko Bilkuraren 2025eko abuztuaren 27an hartutako erabaki baten kontra. Erabaki horrek behin betiko onetsi zuen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, desjabetze-espediente bat dela-eta, loturik dagoena NA-700 errepideak Aratzuriko Kontzejuan duen gurutzea egokitzeko proiektuarekin.

Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 12.2 artikuluari, toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez, jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketari.

Oltza zendean, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2517091