2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa, Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu Berrietan. Jendaurreko aldia
2026ko urtarrilaren 2an Baztango Batzar Nagusiak egindako ohiko bilkuran, 10.5. puntuan erabaki zen Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu Berrien 43., 46., 48., 51., 52., 54. eta 96. artikuluen eta III. eranskinaren aldaketa hasiera batean onestea, espedientean agertzen den moduan.
Onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da 30 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan iragarri ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Aldaketa behin betiko onartutzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da jendaurrean jartzeko epea iragandakoan, erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2026ko urtarrilaren 2an.–Batzarburua, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2600449