2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Hitzarmenak hainbat erakunderekin
Baztango Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ezohiko osoko bilkuran, ondoren adierazten diren hitzarmenak onartu zituen:
2. akordioa: administrazioen arteko lankidetza-hitzarmena, Baztan, Bertizarana, Doneztebe, Lesaka, Igantzi eta Sunbillako udalen eta Legasa, Narbarte eta Oieregiko kontzejuen artekoa.
3. akordioa: Nafarroako Foru Komunitateak eta etxean erabiltzeko beirazko ontzien ekoizlearen erantzukizun hedatuko sistemek sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenari atxikitzea.
4. akordioa: Baztango Udalak Etxarri Aranazko Udalari kultura teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien deialdia egiteko, hautaprobak egiteko eta zerrenda kudeatzeko duen kudeaketa-esleipena bideratzeko hitzarmena, sortzen diren beharrei erantzuteko.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Baztanen, 2025eko abenduaren 18an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2600038