2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEZAUN
Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (ehorzlea) plaza bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan. Onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probarako deia
Lezaungo Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruak, 2025eko abenduaren 31n, honako ebazpen hau eman zuen goian aipatutako espedientearen barruan: Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita izangaien behin betiko zerrenda, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez hornitzeko prozesukoa. Hona hemen testua:
"Alkateak, goian aipatutako espedientearen barruan, ebazpen bat eman zuen 2025eko azaroaren 21ean eta, horren bidez, onetsi zen deialdi bat, bete dadin Lezaungo Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako enplegatuaren (ehorzlea) plaza bat, lan-bide araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez. Deialdia 2025eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.
Bidezkoa da behin betiko onartzea sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu duten izangai guztiak, jarraikiz deialdiaren laugarren oinarriari eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehen proba, teorikoa, egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.
Horrenbestez, Batzordeko buruak, eman zaizkion eskudantziak erabiliz, hau da, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 27. artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz (foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua),
ERABAKITZEN DU:
1. Onestea onartutako izangaien behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, bete dadin Lezaungo Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkoan, oposizio-lehiaketa bidez. Honako hauek osatzen dute zerrenda:
DAVID ASENSIO MARTINEZ DE SAN VICENTE
JOSE JAVIER AZPILICUETA IZCUE
ENEKO CORDEU ELIA
DANIEL GOMEZ ADALID
GUILLERMO MARTÍNEZ DE PINILLOS RUBIO
IKER MORGADO DIEZ
BENITO JOSÉ ROS CHARRAL
ERIC SORIA GENZOR
2. Adieraztea oposizioaren lehen proba, teorikoa, egiteko eguna, ordua eta tokia: 2026ko urtarrilaren 30ean, ostiralean, 10:00etan, Lezaungo Udalean (Plaza Nagusia 1, 2. solairua, Lezaun, Nafarroa).
Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu behar dute aldean dutela indarrean dagoen nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena.
Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.
Kalifikazio-epaimahaiak behar adina denboraz argitaratuko ditu proba teorikoak egiteko abisuak; helbide honetan argitaratuko ditu, hain zuzen ere: https://sedeelectronica.lezaun.es (iragarki-taula).
3. Ebazpen hau igortzea kalifikazio-epaimahaiko kideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lezaungo Udalaren web-orriko iragarki-taulan; orobat, interesdunei ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lezaunen, 2025eko abenduaren 31n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Lucía Ros Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2517315