2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
2025erako lan publikoaren eskaintza
Lizarrako Udalak, 2024ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, 2024rako plantilla organikoa onetsi zuen, eta haren behin betiko onespena argitaratu zen 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an.
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako administrazio publikoek urteko lan-eskaintza bat onetsiko dute. Eskaintza horretan jasoko dira hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten plaza guztiak, eta adieraziko da horietatik zein bete behar diren dagokion urtean, bai eta gainerakoak betetzeko aldi baterako aurreikuspenak ere.
Kontuan hartuz egungo beharrak, eta Udaleko langileen ordezkariekin nahitaezko kontsulta eta negoziazioa egin ondoren, eta ordezkaritza sindikal horren oniritzia izanik planteatutako lan publikoaren eskaintzarentzat.
Kontuan hartuz Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean xedaturikoa, lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz, bai eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudia ere, eta ikusirik Lizarrako Udalaren indarreko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa, hots, alkate udalburuaren eskumena dela "lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz".
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Lizarrako Udalaren 2025erako lan publikoaren eskaintza onestea, egonkortzeari dagokionez, honako plaza hauek barnean direla:
–Plaza: 1.7. Mandataria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
–Plaza: 6.6. Zerbitzu anitzetako enplegatua; funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
–Plaza: 6.11. Zerbitzu anitzetako enplegatua; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
–Plaza: 10.1. Ingurumeneko teknikaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
Bigarrena.–Lizarrako Udalaren 2025erako lan publikoaren eskaintza onestea, finkatzeari dagokionez, honako plaza hauek barnean direla:
–Plaza: 6.2. Lorezaintzako lehen ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
–Plaza: 4.20. Gazteriako teknikaria; funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoaren araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
Hirugarrena.–Lizarrako Udalaren lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. Artikuluarekin (foru dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du).
Laugarrena.–Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Lizarran, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2600066