2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Deialdia, euskara dakien arkitekto teknikoaren lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko hautaproben bidez, aldi baterako lan-kontratuak egiteko harekin
2026ko urtarrilaren 13ko 5 zenbakiko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi dira euskara dakien arkitekto teknikoaren lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko hautaproben bidez, aldi baterako lan-kontratuak egiteko harekin.
Deialdiaren testu osoa, oinarriak barne, eskuragarri dago egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.bera.eus/tablondeanuncios/) eta udalaren webgunean (https://bera.eus/enplegu-publikoa/).
Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira, erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.bera.eus). Epea hogei egun naturalekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Beran, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2600451