16. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuaren lan publikoaren eskaintza 2025erako

Barañaingo Udalaren erakunde autonomoa den Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak, 2025eko azaroaren 12an egindako bilkuran, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Onestea Lagunak Udal Zerbitzuko enplegu publikoaren eskaintza 2025erako. Honako lanpostu hau du, besteak beste:

–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: administrari-ofiziala, 1.5 zenbakia Lagunak Udal Zerbitzuko plantilla organikoan. Maila: administrari-ofiziala. Sarbidea: oposizioa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Lagunak Udal Zerbitzuko enplegu publikoaren eskaintza 2025erako, baita Lagunak Udal Zerbitzuaren iragarki-taulan eta webgunean ere, adieraziz aipatutako lanpostua 2026an beteko dela.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2025eko abenduaren 30ean.–Lagunak Udal Zerbitzuko burua, Fátima Sesma Vallés.

Iragarkiaren kodea: L2517311