1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Beriaingo ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko abuztuaren 22an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02923.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026- 3100200102923 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–LOTE BAKARRA:
Finka: 1.321, Beriain.
Iruñeko 3. Jabetza Erregistroa.
Erregistro kode bakarra: 31012000675638.
Finkaren hitzez hitzeko deskribapena: hiri finka: Zortzi.–"B" letradun etxebizitza, ezkerrekoa, hirugarren zenbakiko (lehen Hirugarren Etxe zuen izena) etxebizitzaren goiko solairua edo bigarren solairua denaren atzeko aldera ematen du. Getzaurren dago (Beriaingo jurisdikzioa), Rosaleda kalean. Azalera erabilgarria hirurogeita hemeretzi metro karratu eta berrogeita bi dezimetro karratu da. Honela dago banatuta: atondoa, pasabidea, jangela, egongela, hiru logela, sukaldea, komuna eta terraza. Hauek ditu mugakide: sartu eta eskuinera, eskuineko etxebizitza, atzeko aldera begira dagoena; ezkerrean, Beriaingo Kontzejuko finkarekiko muga ezartzen duen hesia; bukaeran, San Francisco Javier ingurabidea; aurrean, eskailera-buruak, eskailera-kaxa eta ezkerreko etxebizitza, fatxada nagusira ematen duena. Eranskin gisa ganbaran dagoen trastelekua du, etxebizitzaren jabetzaren parte baita. Eraikinaren elementu komunetan duen partaidetza-kuota da ehundik hamabi osokoa eta berrogeita hamar ehunekoa. -
Katastroko erreferentzia: Beriain, 164. lurzatia, 5. poligonoa, 1. azpieremua, 5. hiri-unitatea.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002172630BI.
Lokalizazio kodeak, Helbidea edo parajea, Azalerak: nagusia edo komuna, Erabilera, helburua edo laborea
5 164 1 5 Rosaleda kalea 3, 1.B* 90,00 5,79 etxebizitza
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 14an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2600487