157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

SEIKIDE KOOP ELK

Urrobi Partzuergoa desegitea eta likidatzea

Urrobi Partzuergoaren Ezohiko Batzarrak 2026ko ekainaren 3an egin zuen bilkuran, Estatutuen 52. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau onartu zen, hitzez hitz:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Urrobi Partzuergoa desegitea onartzea.

Bigarrena.–Batzorde Betearazlea Batzorde Likidatzaile izendatzea. Partzuergoaren aurrean eskubideak dituela uste duen edozein pertsonak edo erakundek Batzorde Likidatzailera jo ahal izango du eskubideak erreklamatzeko.

Hirugarrena.–Partzuergoa desegiteko agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Berrespena: Desegiteko erabakia Aezkoa Ibarreko Batzar Orokorreko osoko bilkurek berretsi dute, 2026ko ekainaren 5eko bilkuran, eta Erroibarko Udalak 2026ko uztailaren 1eko bilkuran.

Bosgarrena.–Erabakiaren berri ematea Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuari, Urrobi Partzuergoari baja eman diezaion Sektore Publikoko Entitateen Erregistroan.

Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko transkribatzen da.

Ariben, 2026ko uztailaren 29an.–Presidentea, Juan Esteban Merino Iriarte.

Iragarkiaren kodea: P2610948