157. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

205/2026 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Egabarrengo hondakin-uren araztegia eraberritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna finkatzen duena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 20an emandako 120/2026 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Jurramendiko Mankomunitatea deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun. Ebazpen hori 2026ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7koan.

Jendaurreko aldia bukatuta, alegaziorik jaso ez zenez, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 167/2026 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra. Ebazpen hori 2026ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan.

Nafarroako Gobernuak, 2026ko uztailaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu zuen presakoa zela proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako. Erabaki hori 2026ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20koan.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea "Egabarrengo hondakin-uren araztegia eraberritzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Jurramendiko Mankomunitateko buruari (mankomunitatea da desjabetzearen onuraduna) eta Azagrako eta San Adriángo udaletako alkate-udalburuei –edo haiek eskuordetutako zinegotziei–, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera. Bi ekitaldi eginen dira, biak 2026ko irailaren 1ean. Bat izanen da Azagrako udaletxean, 9:30ean, eta bestea San Adriángo udaletxean, 10:30ean. Hori guztia, bat etorriz eranskinean adierazitakoarekin.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. Alexia Mauleón Goñi andrea, Leyre Busto Ochoa andrea eta Aimar Serrano Arana jauna izendatzea administrazio jardulearen ordezkari, haietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

4. Anabel Beunza Munárriz andrea eta Gabriel Olagüe Santesteban jauna izendatzea administrazio onuradunaren peritu. Haietako edozein aritzen ahalko da.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Azagrako eta San Adriángo udalen iragarki-tauletan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.

Iruñean, 2026ko uztailaren 22an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK ETA AKTAK EGITEKO EGUNA ETA ORDUA

AKTAK EGITEKO TOKIA: AZAGRAKO UDALETXEA

Eguna: 2026ko irailaren 1a.

Finka kodea

Poligonoa

Lurzatia

Titularrak

Ordutegia

AZ-01

2

3

ESPARZA ARGANDOÑA CARMELO

09:30

AKTAK EGITEKO TOKIA: SAN ADRIÁNGO UDALETXEA

Eguna: 2026ko irailaren 1a.

Finka kodea

Poligonoa

Lurzatia

Titularrak

Ordutegia

SA-23

2

642

SAN ADRIÁNGO UDALAREN HERRI-LURRAK

10:30

SA-24

2

649

SA-28

2

690

SA-25

2

695

FERNANDEZ LOPEZ CANDIDO

10:30

RUIZ OLIVAN MARIA CARMEN

SA-07

2

276

GAZTELU QUIJANO JUAN JOSE

11:00

SA-11

2

655

NAVARRO MURO CARLOS MARIA

11:00

SA-13

2

662

SA-15

2

663

SA-12

2

661

NAVARRO MURO CARLOS MARIA

11:00

ALLO PEREZ ROSA MARIA

SA-17

2

651

MARÍA JESÚS MUNILLA ARRIEZU

11:30

SA-26

2

694

EUROASFALTOS DE NAVARRA SA

12:00

SA-10

2

658

MARRODAN SAENZ-TEJADA ANTONIA

12:00

SA-16

2

652

GONZALEZ ESPARZA MARIA TERESA

13:00

SA-22

2

646

SAN JOSE PEREZ RAFAEL

13:00

SA-09

2

825

SOTO NUEVO N 509 NA ENS

13:00

Iragarkiaren kodea: F2610364